Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Enperadore erromatarrek, gure printzeek bezala, dekretu eta ediktuen bidez adierazten zuten beren borondatea, baina -gure printzeek egiten ez dutena- haiek onartu egiten zuten epaileek edo partikularrek beren gorabeheretan galderak egitea gutunen bidez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 264. orr.
Ali al Sistanik [...] fatwa edo ediktu bat kaleratu zuen, bozkatzen ez duena «infernura» joango dela esaten. Berria - Mundua 2004-11-17
Ez al ziren bata bestearen ondoan etorri, senatukontsultoak, plebiszituak, pretoreen ediktuak, kontsulen ordenantzak, edilen araudiak, juriskontsultoen erantzun edo erabakiak, pragmatika-berronespenak, erreskriptuak, ediktuak eta enperadoreen nobelak? Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.
Karakalaren ediktua K.o. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.
212an promulgatu ondoren, Erromatar inperioko gizonezko aske guztiak, salbuespen txiki-txikiekin, erromatar hiritar izan ziren, baina, hala ere, ondorengo mendeko politika- eta gizarte-iraultza behar izan zen bizitzako errealitateak legearekin bat etortzeko.Haiek Mathalasen aldekoak, eta hauek errege Luis XIV.aren aldekoak, zeinak, ediktu bat bitarteko, Zuberoako herri-lurrak salgai jarri baitzituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.
Udaberri hartan ere, beraz, Inkisizioneko komisarioak igandeko mezan irakurri zuen ediktu hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.
1666ko ediktua, ezkontzen alde. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 362. orr.
1724ko maiatzaren 24ko ediktua, Fleury kardinalaren eskariz argitaratua.Ofizio Sainduaren manuz eta aginduz, eta jaun inkisidorearen trabailuen araberako maiztasunez [...] ediktu bat zabaltzen zen -eta hala egiten da oraino-, zeinean eliztarrei jakinarazten baitzitzaien, bertze zeregin batzuen artean, urtean behin konfesatzeko eta komunionea egiteko obligazinoa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Ediktuak eta dekretuak obeditu dituena barkatua izan dela, eta, bestetik, hori sinetsi gabe, obeditzen ez duenari zigorra jartzen zaiola. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 200. orr.
Printze beraren beste konstituzio bat dugu, ediktu hori aipatzen duena, eta prezepzioen gehiegikeria guztiak puntuz puntu zuzentzen dituena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 311. orr.
Usadioen arabera gobernatutako eskualde frantziarren eta zuzenbide idatziaren arabera gobernatuen arteko bereizketa egina zen jadanik Pistesko ediktuaren denboran. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 197. orr.
Montmartren liburu-saltzaile izateak ez du antzik, noski, Tolosako legebiltzarreko kide, Auzitegi Goreneko kargudun, eta Ediktuen Ganberako komisario izatearen aldean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 344. orr.
Izan ere, Sultanak ediktu anker bat emana zuen, kristau baten burua zekarrena urrezko txanpon batez sarituko zuela aginduz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.
Maizterren egoeraz urrikaldurik, uko egin zion alokairua igotzeari, ediktu militar batek horretara ahalbidetzen bazuen ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
«Aspaldi ez dela, udaletik musika kaperaren estatutuak eskatu zizkidaten» gogoratu du zuzendariak, «eta latinezko ediktu hauxe eraman nien». Berria - Kultura 2006-02-11
Alferrikoak izan dira dueloan aritzen direnen aurkako heriotza ediktuak; ez dute ohitura hau moztea lortu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 45. orr.
ediktu bat (3); pistesko ediktuak (3)