Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edifizio (ETCn 139 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian eraikin agertzen da) iz eraikina.

Erran behar ote dizut zer zirrara eragin zidan Florentziak, bere karrikekin eta plazekin, eta bere edifizio ezin ederragoekin?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 248. orr.

Jesuitak Salamancan eraikitzen ari ziren edifizio bikain famatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.

Diputazioaren edifizioa atzean utzi eta hurrengo kalean ezkerretara hartu zuten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 118. orr.

Imanolen autora igo eta harrituta begiratu diot edifizioaren aurpegiari, goiko solairuko bi leihoak bata bestetik aparteegi daudela iruditu zait, abereen begiak bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 54. orr.

Kafetegia zegoen edifizioraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 105. orr.

Eliza, edifizio publiko eta palazio pribatuetako atarietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 25. orr.

Zenbait etxe eta edifiziotan gizasemeak ate batetik eta emaztekiak bestetik sartu-irteten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 73. orr.

Autotik jaitsi eta harrizko edifizio ikaragarri hari begira geratu nintzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 125. orr.

Jauregiko edifizioa, kasik bere osoan, harlanduz egina zela, eta hiru solairu zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Edifizioak hiru gorputz nagusi zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus