Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ederzale izond ederraren zalea dena.
Skribatzaile gisa, munduan izan diren erretorika-maisurik ederzaleenen pareko, etorri eta hitz-jario handikoa, baina baita doia eta zuzena ere, ugaria bezain zehatza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.
Bazter batean, harresietako txoko batean, ba omen dira persiarrek idatzitako bertso batzuk, edertasun muzinduaren oroigarri -suntsitzaile berak ederzale!-. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.
Behinola arteetarako aldarrikatu zen estetika ederzalea jendetarren izaera sozialaren neurri bakar bilakatu dela dirudi. Berria - Kultura 2006-03-07
Buraso eta adixkideek gogoki txalotu dituzte ederzale artista gazte horiek. Herria 2004-07-08