Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edertu, eder(tu), edertzen da/du ad eder edo ederrago bihurtu, edergarriz hornitu.

Hitz haiek esanik, are gehiago edertu zitzaion begitartea, halaxe gertatzen baitzaie ongia maite eta gauzatzen dutenei, zorion eta edertasun ezaugarriak areagotuz hartara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.

Haren begiak argitu egin ziren iluntasunean, zabaldu, eta edertu, ezkutuan zuten urdina azalera ekarriz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 159. orr.

Memoriaren disko gogorrean gordetakoak, aldiz, edertu egiten dira denborarekin.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 182. orr.

Agian merezi du mutu jarraitzeak, pentsatu zenuen gero, eta irri arin batek [...] edertu egin zizkizun aurpegiko zurbila eta bekozkoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.

Ez dakit nire oroimenak une hura edertu duen: malko bat ikusi uste izan nion, adio errateko tenorean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 184. orr.

Asiako kutsuaz edertu zuen pornoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 30. orr.

Etxe berria egitean, arkitektoari dagokio egitura osoaz arduratzea; edertu eta margotu behar duenari, aldiz, apaindurez bakarrik arduratzea.  Elizen arteko biblia   2 M 2,29

Nola edertu gure bizitza merkatuaren legeetan erori gabe, erostearen erremedio errazean erori gabe?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 143. orr.

Nik edertu nuen hostaia mardulez, eta inbidia zioten Edengo zuhaitz guztiek, Jainkoaren baratzeko zuhaitzek.  Elizen arteko biblia   Ez 31,9

Ez dago hitz askatzailerik aldi berean lotzen ez duenik; ez dago horko bazter hori edertu arren hango hura desitxuratzen ez duen metaforarik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.

Ustez sentsibilitatea dutenek gai handietara jotzen dute beren burua edertu nahi dutenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus