Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ederreztatu, ederrezta(tu), ederreztatzen du ad edertu; zuritu.
Gida praktiko sinplea ala argazkiz ederreztatua hartuko zuen kalkulatzen zihoala emazte batek kuskatu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 218. orr.
Hilketak ederreztatzeko sineskeria ere tartean sartzen da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 78. orr.
Azken batean horixe baita literatura: gezur txiki bat ederreztatzea egia txiki baten itxura har dezan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 103. orr.
Pailarda baten musua, apaingailuzko ore finez ederreztatua, ez zaio estaltzen duenari itsusiago, ene egintza ene hitz guztiz margo-mozorrotuokin baino. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.