Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edergarri 1 iz edertzen duen gauza.

Ez zeukaten ez adreiluzko hormarik, ez zurean zizelaturiko irudirik, ez bestelako edergarririk batere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Ñir-ñir egiten zuen karrozeria margotu berriko gris metalizatuak; distiraka, orobat, autoaren edergarriak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Ema umeak soinean zeramatzan edergarri guztietan gailentzen zen eskuin eskuko harri puska biribila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.

Erroman bertan, aita santuen jauregietako edergarri eta irudi gehienek paganismoa dute eredu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.

Errezibimendua ikusgarriagoa izan zedin, bertzalde, apaingarriz eta edergarriz josi genuen jauregia, sala nagusia batik bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.

Eta bizitzarekin literatura egiten, baina edergarririk gabe.  Berria - Kultura   2006-01-24

Etxearen aurrealdea ikusten zen, harrian zizelaturiko edergarri bihurri ugarirekin eta kapitel korintoarrekiko zortzi zutarritan bermaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Urrezko edergarri baita haren uztarria, uhalak purpurazko lokarri.  Elizen arteko biblia   Si 6,30

2 izond edertzen duena.

Ukendu edergarrien usainak betetzen zuen gela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

Dohain edergarri berri hark biziki hunkitua, hari gogobeterik so, hasieran ez nizkion kontsolamendu moldakaitzak baizik eman.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean mugatzailerik gabe)

Aloxana, emakumeen ezpainen edergarri izateko zen hura, oiloen edo pitoien iraizkinetatik irtena zela pentsatzeak ez zidan inolaereko larritasunik eragiten noski.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Okelaren hornigarri, osagarri nahiz edergarri jarritako barazkiak bildurik, batzuek otordua egiten zuten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 234. orr.

Alkatearen ardurari esker, bero sargoriko egunetan itzal hozkirria egingo duten zuhaitz mardul eta hostotsuz jantziriko lorategia ezarri digute hiriaren edergarri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Ezen maitasunak ez baitio heriotzari izurik, maitasuna bizitzaren festa, bizitzaren edergarri, bizitzaren musika denez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 278. orr.

Okelaren hornigarri, osagarri nahiz edergarri jarritako barazkiak bildurik, batzuek otordua egiten zuten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 234. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus