Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Naja motako sugea zen, eta haren edenak minutu gutxiren buruan akabatzen zuen edonor. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 164. orr.
Neure ezpata-punta dut igurtziko eden horrez, eta, nik Hamleti axala harramazkatzea aski, heriotza duke bertan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 188. orr.
Haien ardoa herensugearen pozoi, sugegorriaren eden hilgarri. Elizen arteko biblia Dt 32,33
Urrutitik ikustatu nuen Itsasoari izena eman zion mendia: haren mazeletan euforbioa hazten da, edenen deusezgarria. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.
Berehala nepentaren indarrak oratu zion gizon haserreari, eta hantxe geldi-geldi geratu zen, ezpata airean, oro ahantzirik, eden gozoa edan bailuen kratera bateko ardo pindartsuan nahasturik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.
Nor, bateko liburuetako oharren edenarekin eta besteko literatur lantegi hortako pozoiarekin, lagun guztiak konplotaren amaraunera biltzen ari zaidan sugegorri gaiztoa? Zoritxarrez, gogotik edan nuen aberastasunaren eztiaz goxatutako edena eta zaharkin denda gora joan bada ere, neu, behintzat, behera joan naiz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.