Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edema1 iz gorputzeko ehunetan likidoa pilatzearen ondoriozko hantura.

Alde horretatik, barizeen sintoma nagusiak hanketako astuntasuna, nekea, karranpak, hanturak eta edema arinak izan daitezke.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Autopsiak dio bihotzekoa burmuin eta biriketako edemek eragin zutela.  Berria - Kirola   2004-02-17

Erietxeko zuzendari Shlomo Mor Yossefek zehaztu zuen Sharonek burmuinean daukan edema apur bat txikitu egin dela.  Berria - Mundua   2006-01-08

Buruan edema bat sortu eta koma egoeran sartu zen.  Berria - Kirola   2006-04-13

Test berezi batek -fluoreszeina-angiografiak- makulako edema kistiko txiki bat agerrarazi zuen, baina horrek ez zezakeen noski ekarri halako gorabeheratxo harrigarririk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

Don Fermin Soraberri jauna gizon altua zen, lodia, astuna, betazalak edema-haziak eta aurpegia handitua zituena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus