Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esperantzaz behar nion itzuli egiaz edekitzen niona. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 189. orr.
Emakume hori edukiko dut; laidoztatzen duen senarrari kenduko diot: gurtzen duen Jainkoari berari edekitzera ausartuko naiz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
Eta nola, are arrazoi gehiagorekin, ez nion nik gorroto hartuko anaiorde horri, nire aita, nire izena eta nire maitalea denak batera edeki baitzizkidan? Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 120. orr.
Maitalearen omenak, maitalea aurkari bati edeki izanaren plazerrak, bertze batek maitalea aldiz edekiko ote dion beldurrak, horiek guztiek hartuak dituzte emakumeak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 434. orr.
Haize hark nik ordu arte imajinatu eta eraiki nituen bertze iduri guztiak errotik edeki eta ezabatu zitian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.
Egunoro hiltzen gara, zeren egun oro gure bizitzeari zenbait poxin eta parte gutitzen eta edekitzen baitzaika. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 30. orr.
Lau adierazpen horiei legeak berak bosgarren bat eransten dio, eta Alciat jakintsuak beste batzuk oraino, edeki ahal izan dizkionak Frantzisko Paviakoari. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 123. orr.
Edeki genion koadroa biltzen zuen fardelari estalkia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 589. orr.
Auto-lasterketako pilotuaren itxura ematen zion, leku beretik edeki zituen eskuzorro beltzek areagotua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.
edeki eta (4)