Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edatun izond/iz edalea.

Gizona ez da edatuna, baina maite du noizean behin pattar on bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.

Alboan Bulgariako idazle edatunena neukan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.

Txostenean, Ernesten edatun ospeari ekiteaz gainera, Kubako Gobernuari Spruille Braden enbaxadoreak eskaturiko diru hura eman diezaioten idazlea ekin eta ekin dabilela aipatzen da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 195. orr.

Kontrako aldetik kairantz abiatu zen, bai baitzekien beste serenoa, Totorika, sona handiko edatunetakoa zela herrian eta apo-apoan agertzen zela bazterrotatik inork birritan deitu barik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus