Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aterako ziola bitartean gazta apur bat eta pernila, eta edatekoa ere bai. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 62. orr.
Edatekoak, aldiz, hortxe dira, barran, doan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 330. orr.
Edalontziari begira zegoen ezer esan gabe, eta edatekoa amaitu zuenean etxera joan zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 139. orr.
Helduena altxa da edatekoaren bila, bonbila hutsa mahai gainetik erretiratuz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 126. orr.
-Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi? Elizen arteko biblia Jn 4,9
Ziur nago edatekorik izango duzuela hemen nonbait! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 27. orr.
Atarrin bazkaltzekoa eta edatekoa ere izanen da. Berria - Kultura 2004-07-11
Han berean, jatekoa (talo, matahami) eta edatekoa. Herria 2004-04-01
Hegazkin konpainiak jatekoa eta edatekoa eta telefono, telex, fax edo posta elektronikoko zerbitzua eskaini beharko dizkio bidaiariari. Berria - Harian 2005-01-06
Nik bitartean jatekoak eta edatekoak ekarriko ditut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 242. orr.
Hirurek jan-edatekoak hurrupatzeko baizik ez genuen ahoa irekitzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.
Jan-edatekoen hornidurarik gabe egina zuten, nonbait, Garrüzerainoko bidea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.
edatekoa ere (6); edatekoa eskaini (3); edatekoa eta (4); edatekorik gabe (3); eta edatekoa (21); eta edatekoa ere (5); eta edatekoak (8); eta edatekoari (4); jan edatekoak (4); jateko eta edatekoa (3); jatekoa eta edatekoa (8); jatekoak eta edatekoak (3)