Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edaritegi 1 iz edariak saltzen edo zerbitzatzen diren tokia.

100 metro koadro baino gutxiagoko azalera duten edaritegi eta jatetxeetan, gune isolatuak jarri beharko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Partidak 10 minuta irauten zuen eta bien artean bazen parada ikastolak muntatu edaritegira hurbiltzeko.  Herria   2001-05-31

Inoiz edo behin gau beranduan bakarrik ikusten omen zuten gautxorien biltegi diren nolabaiteko edaritegietan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Bere edaritegiari kafetegi tankera eman nahirik, Lebigre jaunak burdina pintatuzko bi mahaitxo eta lau jarleku ipini zituen barraren parean, paretaren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

"Nik gonbidatzen dut" esan eta hoteleko edaritegirantz abiatu zuan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 164. orr.

Herri batzuetan lokutorioak jarri zituzten, eta lokutorio horiek zeuden etxeetan, gehienetan bai behintzat, edaritegia izaten zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.

2 edariak dauden tokia.

Leku guztietan goraipatzen dituzte etxe honetako sukaldea eta edaritegia.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 181. orr.

Goizeko laurak ziren eta etxeko edaritegirantz jo nuen, soinurik atera gabe  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus