Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edangarri izond edateko ona, edateko modukoa.

«Txorrotatik ateratzen den ura edangarria da», jakinarazi du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Ura edangarria dela esan ohi da; izan ere, batzuek gure edari naturala dela esaten dute, nahiz eta beraiek ere, irensgarria izateko, beharrezkoa duten egarri deritzan gaixotasun berrekorrak joak izatea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 79. orr.

Ez dago autorik inon, ez telefonorik, ur edangarririk, komunik aire egokiturik edota garbitzeko urik.  Berria - Harian   2005-09-03

Ur edangarririk ezingo da erabili, besteak beste, ez autoak garbitzeko ezta igerilekuak betetzeko ere.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Herrialde horietan, ur edangarria eskuratzeko arazoak murriztea du helburu Nazio Batuen Erakundeak diru laguntzaren bidez.  Berria - Gaiak   2004-03-23

Ur edangarria gero eta eskasagoa dela nabarmendu zuen atzo Osasunerako Mundu Erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-03-23

Ondorioz, egun 1,1 milioi pertsona inguruk ez dute ur edangarririk eta bi milioi inguru haur hiltzen dira urtero kutsatutako ura edateagatik.  Berria - Gaiak   2004-03-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ur edangarria (13); ur edangarria eta (4); ur edangarririk (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus