Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoa Babilonia hiri handiaz oroitu zen, hari bere zigor-kopa, bere sumin-ardoz betea, edanarazteko. Elizen arteko biblia Ap 16,19
Bagoiez bagoi jautsarazi gintuzten, ortutsik salda nahas-mahas baten edanarazteko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.
Hainbeste edanarazi zion non azkenerako mozkortu egin zen Urias. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 54. orr.
Hartu nuen kopa Jaunaren eskutik, eta Jaunak bidali ninduen nazio guztiei edanarazi nien. Elizen arteko biblia Jr 25,17
Edonork eraman dezakeela zaldia errekara, baina hogei gizonek ez diotela ura edanaraziko berak nahi ez badu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.
Goizeko bostetan zaldalea eman, seietan ura edanarazi, eta arre! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.
Huntan, bere bizian egin nahi gogo zuena aurkezten du beti izenburuari doakion isurian, maitasun eta esperantzazko errekan edanaraziz. Herria 2005-04-21
Baina jiratze hark ez zidan ekartzen lehen bezalako zorabio gozorik, urdailaren ahoa inurritzen zidan hura bezalakorik, begiak zabal-zabal jarrarazi eta koloreak eta orduak edanarazten zizkidan hura bezalakorik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.
edanarazi ondoren (4); edanarazi zien (3); edanarazi zion (4); ere edanarazi (3)