Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Grina naturalak eta beharrak dira, funtsean, gure biziari zutik eusten diotenak: jana, edana, loa, arropa... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 180. orr.
Haiek ematen zidaten jana eta edana. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.
Badira gauzak gure giza kondizioan saihestu ezin ditugunak, hala nola janean eta edanean hartzen dugun atsegina. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.
Eta edana sartzen delarik etxerat, kasu! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 81. orr.
Loteriaz, edanaz, oro har emakumeaz ari dira hizketan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 164. orr.
Jan-edana bagenuen, baita aterpea ere. Biarnoko elizaren kontura emanen diate eskola, ohantzea eta jan-edana. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.
Hor amaituko dira zuen jan-edan eta nasaikeriak. Elizen arteko biblia Am 6,7
Jan-edanak gure kontu. Gehiegizko jan-edanak gaixotasuna ekartzen baitu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.
Hura axolatzen zen jan-edanen banatzeaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean. Elizen arteko biblia Erm 14,17
Bitartean, Ulises zerrizainaren etxolan jan-edanean ari zen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 110. orr.
Han ari dira denak berarekin jan-edanean eta oihuka: "Gora Adonias erregea!". Elizen arteko biblia 1 Erg 1,25
Lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian. Elizen arteko biblia 1 P 4,3