Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa. Elizen arteko biblia Mk 7,4
Han dator moro bat ere taldera, ur saltzaile, bere barrika eta edalontziekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.
Edalontzien eta kopen kristalak din-din egiten zuen, ahotsak murmur berdin eta bizi batean nahaspilatzen ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.
Ate ondoko armairu tipia ireki, botila bat eta bi edalontzi atera, mahai gainean ezarri eta bere aulkira itzuli da. Berria - Kultura 2004-03-21
Yolo Ferminekin ari da, edalontzi batzuk jaso eta mahaiak txukuntzen dituen bitartean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 229. orr.
Kirxak edalontzi bat ur eman zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 311. orr.
Taberna batean zegoen, hain juxtu, edalontzi bat garagardo epel aurrean zuela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.
Edalontzi bat bete ardo edan eta karrikara atera zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.
-Shagratek berak edalontzi bete ur eskainiko balit, bostekoa estutuko nioke -esan zuen Samek. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.
Imanolek edalontzi bat ginebraz bete eta bere aita gogoratu du berriro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.
Edalontzia ezpainetan nuela biratu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.
Gelditzen zitzaien ardoa, botila erdi bat edo, hustu dute edalontzietara. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 268. orr.
Edalontzira ur beroa isuri, kutxa ireki, eta eskuila eta xaboia atera zituen handik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.
Topa egin eta edalontzia hustu nuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 87. orr.
Listuaren bidez kutsatzen da, edalontzi beretik edanda, gertu hitz eginda... Berria - Kirola 2004-06-06
Orain herri horrek herri palestinarra edalontzi beretik edatera bortxatu nahi du. Berria - Mundua 2004-03-23
Talapasta egin wiskyari edalontzian eta jo du tragoxka bat, irribarrez burua gorantz-beherantz mugituz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 236. orr.
Atea zabalik egongo da eta emakume bat barran edalontziak garbitzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.
Hantxe egoten ziren, edalontzi luzea eskuan, euren aldaka ortopedikoei apurtxo bat eraginez. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 20. orr.
Edalontzi handitik edan zuen, gogoeta iduri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.
Ardo zuria atera zuen Mirandek, bi edalontzi ttikitan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 75. orr.
Zerbeza-hondar hau hiltzen ari da edalontzi zilindrikoaren hondoan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.
Garagardoarentzako edalontzi zabalekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 301. orr.
Edalontzi hutsari begira geratu zen, geldi, hipnotizaturik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 176. orr.
Komun-zuloko taparen gainean kristalezko hiru edalontzi zeuden prest. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.
Eskuan urrezko edalontzi bat zuen bere prostituzio zikinaren fruitu higuingarriz betea. Elizen arteko biblia Ap 17,4
Andre batzuk plastikozko edalontzi, kartoizko platera eta paperezko dafailen biltzen ari ziren. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 119. orr.
Edalontzi erdi-beteekin topa egin genuenean, Ivyk, zutik, bidaia ona opatu zidan eta, batez ere, bizitza zoriontsua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.
Edalontzi erdizka hustuarekin batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.
Mahai baten inguruan zahar talde bat tea edaten ari da beira landuzko edalontzietan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.
Juan Jose Urtiaga Inchaurraga, edalontzi ipurdi lako betaurrekoak zituena, notetan klaseko lehenengokoa beti. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.
Boten azpian edalontzi puxken kraxkadak sentitzen dituzte. «Bizia lo», 2003 - 153. orr.
Edalontzi hondarrean geratzen ziren jela apurrei eragiten nien bitartean, Monikak lehen bezain maitagarria izaten jarraitzen zuela esan nion neure buruari. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 137. orr.
Mentxuren esker ona jaso zuen kafe-kikara eta gaseosa-edalontzia mahairatu zizkien gizonak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 116. orr.
Lucy sukaldera joan zen ur edalontzi baten bila. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 272. orr.
Gin-tonic edalontzia eta platertxo bat utzi zizkidan mahai gainean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 53. orr.
Eguartean ehun plater-edalontzi atondu eta hogei minutuko tximista-bazkariak ematen dituztenak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.
baina edalontzia (3); bat edalontzi (3); bere edalontzia (8); bete zuen edalontzia (4); betetako edalontzi (4); bi edalontzi (7); bien edalontziak (3); du edalontzia (3); duen edalontzia (3); edalontzi bat (36); edalontzi bat hartu (3); edalontzi batean (3); edalontzi baten (4); edalontzi batzuk (3); edalontzi eta (5); edalontzi hutsa (3); edalontzi txiki (4); edalontzia ahora (3); edalontzia ardoz (3); edalontzia bete (3); edalontzia erdi (3); edalontzia eskuan (7); edalontzia eta (7); edalontzia hartu (8); edalontzia hustu (3); edalontzia jaso (3); edalontzia jiraraziz (3); edalontzia mahai (4); edalontzia mahai gainean (4); edalontziak bete (5); edalontziak bete zituen (3); edalontziak eta (5); edalontziak garbitzeari (3); edalontziak garbitzen (4); edalontzian geratzen (3); eta bi edalontzi (4); eta edalontzi (5); eta edalontzia (10); eta edalontziak (7); kristalezko edalontzi (5); kristalezko edalontzi bat (4); nire edalontzia (3); plastikozko edalontzi (3); zion bere edalontziari (3); zion edalontzia (3); zuen edalontzia (9); zuen edalontzian (3)