Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edale (85 agerraldi, 36 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 350 agerraldi) 1 izond/iz edaten duena; eskuarki, edari biziak neurritik gora edaten dituena.

Nun ez den emazte edalea.  Herria   2004-11-11

Barrako neska hasi, arropa-modelo jarraitu eta stripper amaitu zuen, eta bitartean, tabernako konbertsazio-emaile, edaleen adiskide eta bezeroen ohekide izateaz gain, seme-alaba pare bat bildu zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

Tropikoan bizi denak, bere antzekoekin, gizon zuriekin biltzen denean, bere portaera ongi zainduko dik, edaleek edaten ez dutenen artean bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

Harrotasunez, bozkarioz eta konfiantzaz gainezka zegoen, hala nola lasterketan menderaezina den zalduna edo bestondorik ez duen edalea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Etxekoen esanetik, Rufino apenas zan edalea, nahiz eta anisa eta edari gozoak maite zituan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 59. orr.

Esperientziaz zekien alferrik zela edale bati ez edateko esatea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 311. orr.

Jale onak eta, nola ez, edale onak.  Herria   2001-01-11

Barru-barruan gizon harraparia zen, alaia eta bizia, edale ona, adiskide zintzoa, eta arimaren barrenean inori tiro egiteko edo herria osorik erretzeko bezain odol-beroa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

Edale handia zen Joseph Roth.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Kazetari burua zen Farr jauna, takigrafo trebea, erretzaile amorratua, edale garratza.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

Edale amorratua, edale konpultsiboa, edale solidarioa, edale errukiorra, edale zintzoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Beste gizona, berriz, edalea zen, edale amorratua.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 13. orr.

Zahartxoak hil egin ziren eta hurrengoek ez zuten mozkorturik etxeratzeko baimenik, baina atzetik bezero berriak etorri ziren, noizbehinkako edaleak, ez hain alaiak, azkarragoak eta ordaintzen zutenetakoak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.

2 (hitz elkartuetako lehen osagai gisa)

Eta edale jendea beti aiher izaten den amilbide baratz horietako batera etsirik -edaten ez dutenek ez dute inoiz ulertuko!- Andreas berriz Sena bazterrera joan zen, zubipe batera.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 45. orr.

3 (hitz elkartuetako bigarren osagai gisa)

Partida bukatzen zuten bitartean, xanpaina-edaleekin eseri ginen Karmen eta biok gela handian.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 72. orr.

Emakume ur-edale bat ondoezik jarri zen, etxean onartu zuten, sendatu, eta ordutik ez zuen kopeta apaldu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 101. orr.

Edonork pentsa zezakeen ni mamu bat nintzela, Hannaren nireganako begiradari erreparatuz gero, Erromako berri kontatzen ari nintzaion bitartean; bidutzi bat, mustur-luze eta erpeduna, munstro te-edale bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 213. orr.

Zer jan eta edaten dute, bada, milikari horiek, ardoa zer den ere ez baitakite, vitamina-irensle, te hotz-edale eta kotoi-murtxikatzaile horiek, ogia zer den ere ez baitakite.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edale amorratua (3); edale bat (3); edale santuaren kondaira (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus