Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edadetu, edade(tu), edadetzen 1 da/du ad adindu, adinean sartu.

Nagusitu, edadetu egin da.  Berria - Kirola   2004-04-21

2 (era burutua izenondo gisa)

Bikote edadetuak, bata bestearen ondoan zurrun eta goibel eserita, ez du asko saltzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

Denok biratu genituen buruak, erakusleihoaren ondoko mahai batean bakarrik eserita eta, udara betean geunden arren, neguko jaka lodi bat zeraman gizon edadetu batengana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.

Hurrengo eszenan mahai luze bat agertu zen; mahaian burezur ugari ilaran; burezurren ondoan, zientzialari edadetuago bat.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

Emakume edadetua zen, edadetu estandarra, eta lore urdinak zituen soinekoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 50. orr.

Harrera familiek 78 edadetu eta ezindu hartu dituzte Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Beherakoa izatean, kontu handiz ibili behar dira umeak eta edadetuak, deshidratazioa edukitzeko arrisku handiagoa baitute.  Berria - Harian   2005-08-06

Zein ongi datorkien jakinduria edadetuei eta gogoeta eta aholkua pertsona ohoretsuei!  Elizen arteko biblia   Si 25,5

Kirola egiten duten edadetu guztiek bezala, abailduraren marka darama aurpegian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.

Tailer literario bat sortu zuten edadetuekin lan egin eta haien memoriak biltzeko.  Berria - Kultura   2004-08-04

Bilera osoko edadetuena zen, 79 urterekin, eta esperientziaren autoritatea aldarrikatzea erabaki zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

duten edadetuen (4); edadetu asko (3); edadetu bat (5); edadetu baten (3); edadetu eta (5); edadetuak dira (4); edadetuak eta (3); edadetuak ziren (3); emakume edadetu (3); ere edadetua (3); eta edadetuak (8); gizon edadetu (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus