Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztea bainintzen, edadeak orduan niretzat heriotza besterik ez zuen esan nahi. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 32. orr.
Memoria galtzen ari garela, edadeak ez duela barkatzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 168. orr.
Zuek mukitsuok, hau egiteko edaderik ez daukazue, ziur gidabaimenik ere ez duzuela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 117. orr.
Nik ez dut uste oraingoz nire seme-alabak edadean daudenik horretarako. Berria - Harian 2005-04-15
Edadean pixka bat aurrera doanak oso zail ikusten du. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Edade egokia, esaten nian, heure buruz pentsatzen hasteko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 21. orr.
Bazen edade ertaineko mulata bat, gizentxoa, bekokian ebakiondo bat zuena eta Willemi begirik kentzen ez ziona. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.
Atzelarien batez besteko edadea 30 urtekoa zela. Berria - Kirola 2004-12-01
Luze gabe jakinarazi zidaten Monika edadeko gizon batekin ikusi zutela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.
Edadeko emakume bat, gozoa eta atsegina, arduratuko da sukaldeaz, etxeko lanez. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 93. orr.
Edadekoa esatean ni baino zaharragoa zela esan nahiko zuten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.
Kuban, akaso, bestelakoa izango da egoera, baina gurean edadekoak izan ohi dira bainuetxeetako bezeroak edo arazo jakin batzuk dituen jendea. Berria - Gaiak 2004-12-01
Txertoen kanpaina mesedegarria dela ematen du, helburu nagusia edadekoak baititu, eta, zorionez, gripeak ez du gogor jo 45 urtetik gorakoen artean. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Eskarmentu handia da edadekoen koroa. Elizen arteko biblia Si 25,6
Haurrek, edadekoek eta bihotzeko arazoak dituztenek bero kolpeak jasateko arrisku handiagoa dute. Berria - Harian 2005-08-06
edadeko emakume (4); edadeko gizon (3); eta edadeko (3)