Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Botikara joan zen edabeak egiteko osagaiez hornitzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.
-Zein sorgini ikasi diok hik edabeak prestatzen? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 186. orr.
Hermes Argifontek landare bat erakutsi zidan edabea egiteko: sustraia beltza zuen, eta lorea esnearen antzekoa. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.
Drogagilearen edabearen eraginez, emaztea gau hartan bertan utzi zuen haurdun. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.
Gizon seinalatu eta berezi bat, tribuko medikua eta aztia zirudiena eta eriari belarrak eta edabeak emaiten zizkiona. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.
Sinesten dute mihuraz egindako edabe bati esker animalia antzuek umeak egingo dituztela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 79. orr.
Edabe honek egosten egon behar du, edan ahal izateko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 106. orr.
Edabe bat eginaraziko dut, Norris andrea berpiztuko duena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.
Betidanik emakumearen ugalkortasuna kontrolpean izateko edabeak edota landareak erabili izan dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-31
Haren Susper-up edabeak berehalako eragina zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 106. orr.
Etorri hona handituak jaisteko edabea hartzera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.
Askotan erabili dituzu armiarmak edabeetan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 132. orr.
Hilezkor bihurtuko zaituen edabe bat lortu arte, zure indarra eta ahalmen osoa itzuliko dizkizun edabea edan arte... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 234. orr.
Luzaroko Bizitzaren Edabea. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 115. orr.
Marseillan kafe denda bat jarri baitzuten urte batzuk lehenago -1661. urtean-, Egiptotik ekarritako hainbat kafe-zaku saltzeko, eta harrera ezin hobea izan zuen ale haiekin egiten zen edabe beltzak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Eta jakin ezazu, Potter, anbulu zuriak eta asentsio-belarrak edabe loarazle oso ahaltsua egiten dutela. Edabe Magikoak, Arsenius Jigger. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.
Edabe otso-hiltzailea aurkitu aurretik, ordea, benetako munstro bihurtzen nintzen hilean behin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.
Edabe likatsu eta azukrez bete horren hogei bat poto erosi zituen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.
Gero halako edabe bat ematen zidan ahora, tartetxo baten ostean beti-beti loa eragiten zidana. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 18. orr.
Zaldarrak sendatzeko edabe sinple bat egiten hasi ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.
Mandragorazko edabe suspergarria. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.
Lo eragiteko edabeaz bete ditut hauek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 180. orr.
Ikazkinak edabe plazebo bat eman zion erreginari eta sendatu egin zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 141. orr.
Negarra irentsi egiten genuen, edabe mingots bat bezala. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.
Mahaiaren atzeko gizonari Hagridek oinarrizko edabe-osagaiak eskatzen zizkion bitartean, Harryk adarbakoitzen adar zilarreztatuak aztertzen zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.
Sorginkeriari buruzko liburu-pilak zabuka, lumak eta pergamino-erroiluak, edabe-botilak, ilargiaren esferak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 69. orr.
Zinez da loarazlea zori oneko belar-edabea, logura ezti bat baitakar gorputzeko ataletara. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.
Ordu batzuk barru, mandragora-edabea prest izango da eta harri bihurturiko guztiak oneratu egingo dira berriro. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 261. orr.
Snapek, berriz, Maitasun edabea eskatzen zion lehenengoa han bertan pozoitzeko asmoa zuela ematen zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.
Gaztetan egin zuen amodio-edabeaz ari zitzaien hitz egiten Hermioneri eta Ginnyri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 61. orr.
Nola ibiltzen ahal haiz deabru-edabe honi zurrupaka? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.
bere edabe (3); duen edabea (4); edabe bat (13); edabea hartu (6); edabeak prestatzen (4); edabearen hartzeko (3); edabeetako eskola (4); edabeetako eskolak (4); edabeetako eskolan (4); edabeetako maisua (3); edaberik ahaltsuenak (4); eta edabe (3); eta edabeak (3); halako edabe (3); zukuasko edabea (10)