Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eboluzionista 1 izond eboluzionismoarena, eboluzionismoari dagokiona.

XVIII. mendean ideia eboluzionista espezieen arteko ahaidego baten bidez formulatzen zen, hasieratik ezarritako continuum bat eratzen zuena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 45. orr.

Hemen planteatzen da rationes causales edo rationes seminales izeneko teoria famatua; bertan aditu batzuek teoria eboluzionistaren zirriborro modukoa barrundatzen dute, baina Agustinen arreta teologiari buruzkoa zen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 25. orr.

Ezingo ote litzateke batasun modura eratu Buffonengandik Darwinenganaino arazo eboluzionista osatu duen guztia?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 44. orr.

Arkeologia saiatzen da erakusten nola baieztapen biek, fixistak eta "eboluzionistak", baduten bateratzen dituen leku bat espezieen eta generoen deskribapen jakin batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 173. orr.

Biologo eboluzionistak, aldiz, beste honako hau uste izango du, alegia, erantzunak zehaztu egin beharko duela zergatik belarrak (edo belarraren arbasoek) argia bilatzeko gaitasuna lortu edo moldatu duen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Zinemaren historiaren ikusmolde eboluzionista baten giltzarri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 174. orr.

2 (izen gisa)

Etnografiaren eta antropologiaren hastapenetan, XIX. mendean, batez ere Amerikan, eboluzionistak hasi ziren beren ideiak nabaritasun enpirikoan funtsatzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus