Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eboluzionismo iz eboluzioaren teoria biologikoa eta doktrina antropologiko edo soziologikoa.

Aurrerapena eta giza historia kulturala lotzen dituen doktrina da eboluzionismoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Kulturen historian eta antropologian ikertzaileek beti eboluzionismoa dute buruan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Teoria konparatibistetan (eboluzionismo sozialean bezala), herrien arteko ezberdintasuna aztertzen da erlazio-printzipio orokor bat dela medio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Jakinaren gainean eboluzionismoak zientziaren autoritate ideologikoa bultzatu du, eta eboluzionismo bera autoritate horren ikur bihurtu da frankotan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Eboluzionismoak diziplina biologikoetan ezarri zuen zientifikotasun berriak ez zuen aldatu Cuvieren garaian definitua izan zen positibotasun biologikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus