Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure eskuek ere eboluzionatu dute; askoz ere finagoak, leunagoak eta laztantzeko trebeagoak dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 178. orr.
Balioek denboran barrena eboluzionatu egiten dute. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 56. orr.
Burke jaunak bere gisa eboluzionatu zuen, bakar-bakarrik, erromantizismo moduko batera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.
Unamuno eboluzionatuz joan da -Unamuno-ren moduko eboluzioan: hots, laster iritsi da, ez iritziak aldatzera bakarrik, baizik interesen arabera kontzeptuak berak nahierara erabiltzera. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.
Zientzialariek uste dutenez, Guanlong wucaii animaliarengandik eboluzionatu zuten gero gainerako tiranosauroek. Berria - Gaiak 2006-02-09
Lurra borobila dela edo espezieek eboluzionatzen dutela baieztatzea ez da enuntziatu bera Copernicoren aurretik eta ondoren, Darwinen aurretik eta ondoren. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 120. orr.
Eboluzionatu ala hil. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.
Ugaztun eme eboluzionatuagoek -martsupialioek, lehenengo, eta plazentalioek, geroago- bereizi zituzten bi funtzio horiek hodi banatan, eta, horretarako, bagina garatu zuten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.
Laboratorio bat antolatua zuen etxarte zoko batean, karrika-zulo mehar bihurri batean, zeina, Crocettaren plazatik abiaturik, ugaztun baten egitura eboluzionatuan tartekaturiko halako organu eboluzio eskasez baldar baten gisa nabarmentzen baita Turingo hiriaren geometria tematian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.