Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eboluzio (338 agerraldi, 35 liburu eta 72 artikulutan; ETCn 8.061 agerraldi; orobat eboluzione g.er. eta eboluzino g.er.) 1 iz zerbaiten edo norbaiten bilakaera, egoera batetik eskuarki konplexuagoa den beste baterakoa.

Biologian ezerk ez du zentzurik eboluzioaren argitan ez bada.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

Espezie baten kode genetikoaren eboluzioaren abiadura.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Eboluzioa ez da diseinugile hutsa, brikolajegilea baizik, oportunista hutsa eta, orduan, eboluzioa optimizazio-prozesu gisa aztertzea ez da zuzena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

Garapenaren rola eboluzioan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Eboluzioa, hortaz, ugalketa-prozesuan aldaketak agertzen direnean gertatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Darwini zor zaio eboluzioa bizidun guztien arteko denborazko lotura gisa ikustea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Izan ere, eboluzioaren ondorio dira sentsuak eta burmuina.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Termoerregulazioa eboluzioaren asmakizunik hoberenetako bat izan da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 66. orr.

Hogeiren bat urtetik hona, hautespen naturalaren guztiahaltasuna eta eboluzioaren jarraitutasuna auzitan jarri ditu Eldredge eta Gould-ek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

Eboluzioak, horrenbestez, honelako itxura zuen: prozesu gutxi-asko lineal eta jarraitu bat, proteinen zer-nolakoa aldarazten zuten mutazioen ondoriozkoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Eboluzioan zehar, behin baino gehiagotan sortu da begia, askotariko formatan, printzipio fisiko desberdinetan oinarriturik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.

Azken finean Ordena barruko eboluzioaren ondorio da "inspiraziotik instituziora"ko jauzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Unamunorengan eboluzio bat nabaritzen da hizkuntzaren garrantzia herritasunarentzat, herri gogoarentzat, geroz eta gehiago azpimarratze aldera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 144. orr.

Izan ere, dantzarien eboluzioak behin baino gehiagotan eteten dira beste mugimendu sorta bati hasiera emateko, eta berdin gertatzen da argi aldaketa bat-batekoekin.  Berria - Kultura   2004-09-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gorputza, izan ere, eboluzio zehatz eta doi baten ondorioa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.

Historia zientifikoaren interesaren alde Unamuno-k 1889an ematen duen arrazoi bat gutxienez gogoangarria da (haren eboluzio politikoari jaramon eginez): [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 86. orr.

Bistan dago nolako aldakuntzak ekarri dituen horrek eboluzio biokimikoari heltzeko moduan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.

Eboluzio kimikoa ez da bigarren maila batean baino oinarritzen mutazioetan. askotan garapen-prozesuak berak murriztapenak jarriko dizkio eboluzio posibleari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

Fonetikak erakusten zizkigun eboluzio luze eta zehatzak ez nituen aise segitzen, nahiago nituen sintaxiaren konplikazio nabartuak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Norabide aldaketa bati buruz ari gara edo obra baten eboluzio erregularraz?  Berria - Kultura   2004-05-11

Arraza edo herri arimari gagozkiola behinik behin, aldebakartasun hauek azentuetan problemarik gabe esplikatzen dira Ortega-ren estiloarekin [...], ez dute adierazten zinezko eboluzio bat sakonean suposatzeko arrazoirik aski.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 239. orr.

3 (hitz elkartuetako lehen osagai gisa) ik ebolutibo.

Unibertso guztia eta haren baitako objektuak, bizidun zein bizigabe, eboluzio-prozesu batzuen emaitzatzat jotzen dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Sinkronia eta diakronia terminoek, lehenak hizkuntza egoera bat eta bigarrenak eboluzio fase bat adieraziko dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 112. orr.

Primate talde bat gara, eta gu gatozen eboluzio lerrotik giboiak duela 25 milioi urte banandu ziren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Birusen eboluzio sistema oso berezia da.  Berria - Gaiak   2006-03-25

Bere barruko legeak eta eboluzio mugak dituen ekoizpen eraren ideia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

Tasun-aukera zabal-zabala ageri dute gizakiek, eta, beraz, eboluzio-gaitasun eskerga, askotariko hautespenetarako baliagarri.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.

Eboluzio-brikolaje horrixe esker da posible elementu erregulatzaileak oso garapen desberdineko hainbat sistematan konbinatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

4 (hitz elkartuetako bigarren osagai gisa)

Lurreko bizi-eboluzioaren iragan historian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 354. orr.

Eragin handiko bitartekarien artean, Charles B. Davenport amerikar genetista, giza eboluzioa ikertzeko Cold Spring Harbor-eko laborategia sortu zuena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 155. orr.

Formalizatze estadioen gainean eta hizkuntza eboluzioaren etapen gainean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 169. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Ni, gaiztakeriarik gabeko kimika-lizenziatu koxkor bat, gaiztakeriarik gabeko txakur ospetsu baten eboluzio-inboluzioa berbizitzen ari nintzela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

6 higidura-bira.

Izan ere, dantzarien eboluzioak behin baino gehiagotan eteten dira beste mugimendu sorta bati hasiera emateko, eta berdin gertatzen da argi aldaketa bat-batekoekin.  Berria - Kultura   2004-09-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus