Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebokazio iz ebokatzea.

Sexu-jardunak gure bizitza osoaren zati txiki-txiki bat hartu ohi du guztira, baina denbora asko eta zabala eskaini ohi diogu haren prestatzeari, imajinatzeari, estrategiari nahiz lanketari; burutu eta gero ere, luzaroan irauten digu haren ebokazioak, ahogozatzeak, oroiminak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 28. orr.

Halako ebokaziorik gabe goibelegi gertatuko lirateke zirrimarraren tintak, eta irakurleak liburua itxi beste erremediorik ez luke, sendaezineko malenkonia beltzez zauritua barren-barrenetik arima.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

Doinuaren ebokazioa kontrasterako erabil baitezake bertsolariak, hitzez kantatzen ari den diskurtsoaren antitesi gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 185. orr.

Arantzazuko Salbatore Mitxelenak iñular hitza erabiltzen zuen euskaldungoaren ilunabarreko azken arnasaren ebokazioan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.

Nago ebokazio indarrak irakurle gazteagoak ere hunkituko dituela.Horrelako egoera batean, populazio zibila odoletan baina bizirik erakusteak, ebokazio indar handia du.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.

Musikaren ebokazio indarra ezabatua geratu zen testuaren protagonismoagatik.  Berria - Kultura   2004-12-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus