Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebitatu, ebita, ebitatzen du ad ekidin, saihestu.

Tentsio jaitsiera ebitatzeko astiro altxatu zen ohetik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.

Zeren haiek beti ordu hartan aldarte hartan ikusita ez baitzegoen ebitatzerik inork bere burua atxikitzea ikusitako gauza bati.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 65. orr.

Errukigabea da, ez ditu zure hitzak isilean gordeko, ez dizkizu ebitatuko tratu txar eta kateak.  Elizen arteko biblia   Si 13,12

Ezin izan dut ebitatu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 62. orr.

Ezin izan zuen ebitatu ateak buruan jo zezan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

Ezin da ebitatu besteek guri etiketak jartzea zeren eta bestela, bizitza guztian lan horretan jardungo genuke, etiketak kendu nahian.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 92. orr.

Horixe da hain zuzen ebitatu behar dena, ez da ezer arrarorik erantsi behar deus ere ez dagoen tokian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus