Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebidentzia 1 iz begien bistako gauza.

Usteak daude, ebidentziarik ez.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Gaur bertan ere, arrazoibide guztien, ebidentzia guztien, uneko erreakzio guztien kontra aireratu naiz, nire kideak bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 48. orr.

Ebidentzia bat zen, begi bistakoa, gure sinestea, nerea hasteko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Gaixotasun baten moduan etorri da, ez ordea ziurtasun arrunt baten gisa, ez ebidentzia baten gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.

Hura lortzeko modurik hoberena ebidentziaren bitartekoa da, proposizioaren egiaren alde dagoen ebidentziarena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.

Ilusioak amore eman behar izan zuen ebidentziaren aurrean.  Berria - Kirola   2004-03-16

Ebidentziaren kontra daramagun borroka etsia, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 79. orr.

Ebidentziak egin egiten dira -hautu librez-, bakoitzak bereak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 7. orr.

Beti daude gainera ebidentziak, ideia bat, argumentu bat edo arrazoibide bat defendatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 278. orr.

Apriorizko adigaietatik abiatuta, ordea, (ezagutza diskurtsiboan) inoiz ezin da ziurtasun begiesgarririk sortu, h[au] d[a], ebidentziarik sortu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.

Ez zegoen ETAri atentatua leporatzeko inolako ebidentziarik, baina Gobernuak bide hori aukeratu zuen hauteskundeetan etekinak ekarriko zizkiolakoan.  Berria - Kultura   2004-03-17

Hortik deribatzen dira gero Leo Straussek ebidentzian jartzen dituen beste problema batzuk.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 191. orr.

Datorrela gaua, maitasuna merezi duen ebidentziaren bat ager dakidan!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 26. orr.

2 (izenondoekin)

Prebentzioak, hitz bitan, ebidentzia zientifikoan oinarritutako egoera gertagarri eta neurgarri ezkorrez dihardu.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Immunitatea: Ebidentzia klinikorik ez badago ere, zelula immunitateari kalte egin diezaioke, baina kaltea behin-behinekoa da.  Berria - Harian   2005-04-17

Adimen hutsaren oinarri-esakuneen frogetako ebidentzia gogobetegarriari buruz omen zeuden gabeziak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Ebidentzia bitxi batek hornizio ikusezin horien arduradun sentiarazten nau.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 156. orr.

3 (hitz elkartuetan)

ETAren aurkako eztabaida demokratiko guztiaren flakia, horregatixe, proiektu hobe baten ebidentzia falta da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 91. orr.

· Sentimen-ebidentziaren arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Kontua benetan zera da: euren ia-ebidentzia euren baitatik bereiztea, planteatzen dituzten arazoak askatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ebidentzia bat (4); ebidentzia eta (3); ebidentzia ez (3); ebidentziaren aurrean (3); ebidentziarik ez (3); eta ebidentzia (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus