Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ebazteke adlag ebatzi gabe.
Don Ottaviok kontatu zuen nola, gau batean, Grosrouvreri gogotik edanarazi ondoren, bi problema ospetsu ebatzi berri zituela esan zion hark, aspaldiko mendeetatik inork ebazteke zeudenak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 453. orr.
Organismo konplexuei -sexu bidezko ugalketaz baliatzen direnei- dagokienez, luzaroan ebazteke egon da guneak eta zitoplasmak zer parte duten bakoitzak zelula-desberdintze fenomenoetan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
Azken horiei dagokienez, denbora luzean ebazteke irauteko itxura guztiak dituen auzi baten aurrean gertaturik, hiru aukera dituzte. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.