Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ministro batek irakurri zuen epaileen ebazpena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.
Epaitegien ebazpenek proiektua legez kanpokotzat jo arren, aurrera jarraitu du obrekin, atzera egiterik ez izateko. komeniko da umil-umil betetzea elizako epaile eta pertsonen ebazpen eta aginduak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 127. orr.
Epaitegira eraman dugu zuena eta aste gutiren buruan emanen dute ebazpena. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 259. orr.
Baina errekurritu egin genian ebazpena. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 43. orr.
Alabamako Apelazio Auzitegiko hiru epaileen ebazpenak hauxe dio: «Konstituzioak ez du sexu bizitzaren intimitaterako eskubidea gordetzen». Berria - Mundua 2004-08-01
Haren ebazpenak dio iraina bota zuenak kalteak eragin dizkiola irainduaren egitura psikologikoari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.
Hori da ebazpenean aipatzen duen argudio bakarra. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Hagako ebazpena berresten duen NBEren erabakia «historikotzat» jo du PANek. Berria - Mundua 2004-07-22
Mahai gainean jarritako bigarren ebazpena Belgikak idatzi zuen. Berria - Gaiak 2004-11-21
Aukera eskasa dugu, noski, ebazpena aurkitzeko oraindik ere hala-moduz formulaturik dauden auziei. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.
Dastamenak eta usaimenak badute alderdi bat kimikariak berdindu ezin duena: bizkortasun izugarria informazioa prozesatzeko eta ebazpena emateko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.
Ebazpen horrek kontrako iritzi asko jaso du hainbat arrazoigatik. Berria - Gaiak 2006-05-09
Defentsak ebazpenaren aurka gora jotzeko asmoa du, Olivier Metzner abokatu frantsesak azaldu duenez. Berria - Kultura 2004-03-30
Nazioarteak NBEren ebazpenak betetzera behartu behar du Israel. Berria - Mundua 2004-04-02
Kasuaren auzi-saioak heldu den maiatzaren 9a arte egitea aurreikusita dago, baina ez da espero urte bukaera arte ebazpena kaleratzea. Berria - Mundua 2006-02-28
Ebazpena, egia esan, soilik Guantanamoko auzi espezifikoari dagokio. Berria - Mundua 2004-06-30
Halabeharraren ebazpenei men egiten die, bere bizitza ematen die, bere esperantza, bere izu guztizkoa, baina ez zaio bururatzen haren lege labirintoz beteak edo eta haren agerpide diren esfera itzulkariak ikertzerik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.
1999an Espainiako Parlamentuak onartu zuen ebazpen bat esanez Franco gezurretan ibilia zela Gernikarekin. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.
Ebazpen errazeko hilketa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 270. orr.
Umezurtz izatea oinorde izatea da, dio zuzenbideak: batere garbi ez dagoen ebazpen astuna. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.
Han agertuko da, orobat, zeinen ebazpen zuzenez lortzen duen Jaungoikoak bere epai zuzen ia guztiak gure zentzumenei eta arrazoiari ezkutatzea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.
Auzi garrantzitsu bati heltzeko, hari ebazpen zentzuzko bat aurkitzeko aukera izateko, material egokia behar du eskura biologoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.
Arrazoimenak bere buruarekin duen gatazka kosmologikoaren ebazpen kritikoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 191. orr.
Idahoko Ordezkarien Ganberak eta Senatuak, duela lau urte egin zuten bezala, euskal auziari buruzko ebazpen politikoa onartu dute. Berria - Euskal Herria 2006-04-14
Ebazpen judizial proportzionatu eta egokia erabaki ahal izateko. Berria - Euskal Herria 2006-03-14
Aski bekigu, oraingoz, ebazpen klasikoa errepikatzea: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.
Kolko barruan, ebazpenak eztabaidaezinezko ebazpena izan behar duela, ulertzen da berriro, eta eztabaidaezinezko ebazpen absolutua bilatzeko bitarteko gisa bakarrik baloratzen da eztabaida. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 55. orr.
Bi ebazpenok ez dira lotesleak, eta azken hitza PSOEko gobernuak izango du. Berria - Ekonomia 2006-01-04
Ondoren, ebazpen proposamenak eztabaidatu eta onartuko dira. Berria - Euskal Herria 2004-01-16
Ebazpen-proposamenak ugariak izan badira ere (Kant, Mill, Keynes, etab.), ezin esan daiteke proposamen batek ere lortu duenik guztien adostasunik txikiena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.
Ezartzen ahalegindu naizen positibotasunak ez dira ulertu behar gizabanakoen pentsamenduari kanpotik ezartzen zaizkion ebazpen-multzo bat bezala, ezta barrutik eta aldez aurretik bertan bizi den ebazpen-multzo bat bezala ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 236. orr.
Hark 1998ko azaroan aurkeztu zuen dibortzio-eskaera, eta hilabete geroago, dibortzio-ebazpena iritsi baino askoz lehenago, minbizia diagnostikatu zidaten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.
Horretarako kausa-ondorioa, arazoa-ebazpena, kritika-erantzuna eta horrelako irizpideak erabil ditzakezu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.
Eta zientziaren praxia arazo-ebazpen jarduera da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.
Ebazpenak eraginkortasunez nola kalkulatu galdetu ondoren -erradikalen bidezko ebazpena-, lehenengo lau mailak ebazteko formulak asmatu zituzten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 332. orr.
Eragiketazko formulak ziren, ebazpenen benetako zenbakizko kalkulua egiteko bidea ematen dutenak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.
Ekuazioen ebazpenak kalkulatzea, lau eragiketak eta erro karratuak, kubikoak, etab. soilik erabilita. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.
Gehienetan, arazo baten aurrean nekez har daitekeela, ekuazio baten ebazpen posible bakarra bailitzan, nolabaiteko erabaki tekniko optimoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.
Hirugarren mailako ekuazioaren ebazpenak landu zituen Tartagliak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.
Kosta egiten zitzaiola hirugarren mailako ekuazioak bi ebazpen eta apika gehiago izan zitzakeela sinestea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.
"3x - 2=0"ren ebazpena da 2/3. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 435. orr.
x4 y4=z4k ez du ebazpenik zenbaki osotan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 424. orr.
Zirkuluaren koadratura, kuboaren duplikazioa, angeluaren trisekzioa, eta, orain, erradikalen bidezko ebazpena! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.
aurkeztutako ebazpen (9); beste ebazpen (10); beste ebazpen bat (5); bi ebazpen (5); duen ebazpen (6); ebazpen bat (56); ebazpen bat onartu (15); ebazpen batean (5); ebazpen batek (5); ebazpen baten (10); ebazpen baten bidez (5); ebazpen bati (7); ebazpen berri (6); ebazpen berria (6); ebazpen hori (15); ebazpen horiek (7); ebazpen horrek (9); ebazpen horren (11); ebazpen judizialak (14); ebazpen proposamena (9); eta ebazpen (12); kontseiluaren ebazpen (5); onartutako ebazpen (5); segurtasun kontseiluaren ebazpen (5); zuen ebazpen (11); zuen ebazpen bat (5)
aldeko ebazpena (14); aldeko ebazpena onartu (6); aurkako ebazpena (8); auzitegi konstituzionalaren ebazpena (6); auzitegiaren ebazpena (13); bere ebazpena (6); buruzko ebazpena (9); da ebazpena (8); du ebazpena (10); duen ebazpena (15); ebazpena behin (5); ebazpena behin betikoa (5); ebazpena berretsi (11); ebazpena da (11); ebazpena eman (10); ebazpena eta (11); ebazpena ez (14); ebazpena ez da (7); ebazpena hartu (10); ebazpena kaleratu (10); ebazpena onartu (45); ebazpena onartu zuen (16); ebazpena plazaratu (8); emandako ebazpena (7); epailearen ebazpena (8); eta ebazpena (15); gaineko ebazpena (6); gorenaren ebazpena (7); hartutako ebazpena (5); inguruko ebazpena (7); kongresuaren ebazpena (6); kongresuko ebazpena (5); konstituzionalaren ebazpena (8); kontrako ebazpena (8); kontseiluaren ebazpena (9); nberen ebazpena (8); onartutako ebazpena (27); segurtasun kontseiluaren ebazpena (6); zen ebazpena (9); zuen ebazpena (20)
auzitegiaren ebazpenak (5); dio ebazpenak (10); du ebazpenak (17); ebazpenak dio (7); ebazpenak dioenez (9); ebazpenak ez (15); ebazpenak ez du (8); ebazpenaren alde (6); ebazpenaren arabera (20); ebazpenaren aurka (10); ebazpenaren aurkako (8); ebazpenaren aurkako helegitea (6); ebazpenaren berri (6); ebazpenaren kontra (8); ebazpenaren ondoren (5); ebazpenaren ondorioz (5); ebazpenaren zain (10); ebazpenik ez (7); eta ebazpenak (7); gorenaren ebazpenak (6); hartutako ebazpenak (5); hartutako ebazpenaren (5); konstituzionalaren ebazpenak (7); nberen ebazpenak (6); onartutako ebazpenak (24); onartutako ebazpenaren (7); onartutako ebazpenean (6); zuen ebazpenaren (5)