Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berak ebatzi du Peaceful soldaduak hil egin behar duela, koldarra izateagatik tiroz hilko dutela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.
Entseatzea ebatzi duzu. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 31. orr.
-Ahapaldi dudarik ere gabe interesgarria -ebatzi zuen-. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.
Mendearen hasieran, ondoretasuna aztertu nahi izan zuenean, drosofila delako euliaz baliatu zen Morgan karaktereen transmisioaren auzia ebazteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.
Battistiren estradizioaz urriaren 13an ebatziko du Parisko Gorenak. Berria - Mundua 2004-09-30
Kubako Kongresuak, Pearl Harborkoa izan eta egun bira, abenduaren 9an, Japoni gerra aldarrikatzea ebatziko du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.
Legeak ebatziko du izadiaren auzia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 117. orr.
Bere emaitzek sendoturik, arrakasta itzeltzat baitzeuzkan berak, Lyssenkok ebatzi zuen genetika ez zela gai halako emaitzak behar bezala azaltzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.
Autoan, Otegiri bermea jartzeaz gain, Petrikorena eta Olanoren egoera aldatu eta 200.000 euroko berme bana ezartzea ebatzi du epaileak. Berria - Euskal Herria 2006-03-31
Deliturik ez dutela egin ebatzi du Auzitegi Nazionaleko epaileak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 183. orr.
VWko zuzendaritzak azaldu duenez, 2002ko ekainaren 20an lantegia itxi izana «zilegi» zela ebatzi dute epaitegiek. Berria - Ekonomia 2004-11-23
Ebatzi beharra dago, edozein modutan bada ere, auzia bukatu beharra baitago. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.
Aginpidearen bidezko interpretazioak galderak eta zalantzak ebaztea dakar, araudi edo xedapen orokorren bidez. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 50. orr.
Hori da legearen arduradun den gizaki epaileak ebazten duena; eta zigortu egiten du gizaki egilea. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 104. orr.
PSE-EEk «egokia» deritzo EBBk Lizartzako auzian ebatzitakoari. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
Baina aurkikuntza honek ez du gure arazoa ebazten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 346. orr.
Ahalegindu, ahalegintzen ziren, bai horixe; baina, Grosrouvreri zegozkion hiru auzietatik, bakarra ere ez zuten ebatzia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.
Bai aurkitu ere, egunaren une jakin batean ebatziz bere problema: izpiak oinarriaren aldearekiko zut direnean, hain zuzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.
Haren bidez jakin zen hirugarren mailako ekuazioa erradikalen bidez ebatz zitekeela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.
Hasiera hartan, arazo filosofikoak, oro har, hizkuntza aztertuz ebatz zitezkeelako ustea (edo ametsa, esan genezake orain) ere bazen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.
Gure adimena ezin da gure gidari izan inkognita hori ebazterakoan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.
Hipokratesek lunulen koadratura ebaztea lortu izanak sekulako oihartzuna izan zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.
Galdera horri ekuazio bat ebatziz bakarrik erantzun zekiokeen, ekuazio horretan hiru kopuru gutxienez bazirelarik ezezagunak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.
Aljebran, berriz, ekuazioak ebaztea da kontua, bila gabiltzan zeraren izatasuna aintzat hartu gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.
Egonarriz ari naiz nire geometriako problema ebazten. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.
· Neurri ezberdin horietan bakoitza non gauden kokatuta ikusten jakitea da zorionaren ekuazioa ebatzi ahal izateko lehen pausoa. Pako Aristi «Note book», 2005 - 49. orr.
Euskal musikagintzaren aljebra arazoa ebazteko bidean, beste aldagai bat jaurti zuen Ruedak. Berria - Kultura 2004-02-20
Gai guztietarako legeak ematea ezina dela eta, alderdioi eskaini egiten die magistratu publikoa, halako arbitro ongitsu eta alderdigabea; horren ebatziak eragozten du haien arteko borroka eta onuragarriago gertatzen zaie alderdiei ebatzi hori auzi luzexka baino, horren ondorioak eta bukaerak aurreikustezinak baitira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.
Kasurik gehienetan, testu zehatz baten aplikazioa baino gehiago, testu batzuen konbinaketa, testu horiek, ebatzia bera eduki beharrean, ebatzira bertara eramaten gaituztela. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.
bidez ebatz zitekeen (3); erradikalen bidez ebatz (5)
aierua ebatzi (3); aieruak ebatzi (5); atzo ebatzi (5); atzo ebatzi zuenez (4); aurkakoa dela ebatzi (3); auzitegi gorenak ebatzi (6); auzitegiak ebatzi (5); auzitegiak ebatzi zuen (5); banatzea ebatzi (3); bat ebatzi (11); batek ebatzi (3); batzordeak ebatzi (5); batzordeak ebatzi zuen (4); benetan ebatzi (4); berak ebatzi (3); bidez ebatzi (3); daitekeela ebatzi (3); dela ebatzi (30); dela ebatzi du (12); dela ebatzi zuen (9); direla ebatzi (8); direla ebatzi du (3); direla ebatzi zuen (4); dituela ebatzi (5); duela ebatzi (10); duela ebatzi du (7); dutela ebatzi (8); dutela ebatzi du (3); dutela ebatzi zuen (4)
ebatzi ahal (3); ebatzi behar (8); ebatzi beharko (11); ebatzi beharko du (8); ebatzi beharreko (3); ebatzi beharrekoak (3); ebatzi du (95); ebatzi du auzitegiak (3); ebatzi du epaileak (10); ebatzi du gorenak (3); ebatzi duen (3); ebatzi duenez (6); ebatzi dute (14); ebatzi dute epaileek (4); ebatzi eta (9); ebatzi eta gero (3); ebatzi gabe (10); ebatzi nahi (5); ebatzi nahian (4); ebatzi nuen (4); ebatzi ondoren (3); ebatzi ostean (3); ebatzi ote (3); ebatzi uste (3); ebatzi zituen (5); ebatzi zuela (3); ebatzi zuen (165); ebatzi zuen atzo (23); ebatzi zuen auzitegi (3); ebatzi zuen auzitegiak (3); ebatzi zuen epaileak (6); ebatzi zuen eta (3); ebatzi zuenean (3); ebatzi zuenez (6); ebatzi zuten (28); ebatzi zuten atzo (5)
egin ebatzi (3); egitea ebatzi (5); ematea ebatzi (3); epaileak ebatzi (6); ere ebatzi (6); esku uztea ebatzi (3); eta ebatzi (5); ezartzea ebatzi (5); ezartzea ebatzi zuen (3); gorenak ebatzi (10); gorenak ebatzi zuen (5); indarrean jartzea ebatzi (3); jartzea ebatzi (4); kanporatzea ebatzi (4); kanporatzea ebatzi zuen (3); neurriak ebatzi (3); onartzea ebatzi (3); problemak ebatzi (4); uztea ebatzi (8); uztea ebatzi zuen (6); zela ebatzi (13); zela ebatzi zuen (9); zirela ebatzi (10); zirela ebatzi zuen (6); zituela ebatzi (5); zituela ebatzi du (3); zuela ebatzi (13); zuela ebatzi du (4); zuela ebatzi zuen (7); zutela ebatzi (7); zutela ebatzi zuen (4)
dela ebatziko (3); ebatziko du (19); ebatziko dute (6); ebatziz gero (3); edo ez ebatziko (4); ez ebatziko (4); ez ebatziko du (3); gaur ebatziko (3); gobernuak ebatzitako (3)
den ebazteko (3); ebaztea lortu (3); ebaztea lortuko (3); ebazteko beste (3); ebazteko gauza (3); ebazten du (5); ebazten zuen (3); problema ebaztea (3); problema ebazteko (6)