Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebasketa 1 iz lapurreta.

Iragan mende bukaeran, frantses armada diziplinarioa Eussa sartu zelarik, gizonak urrunean zeudela gerizarik gabeko eme-mundu horrek gaitzeko sarraskiak pairatu zituen: bortizkeria, bortxaketa, ebasketa, ohointza indartsu, erreketa, suntsiketa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 88. orr.

Beren artean miseriarengatik edo bakartasunarengatik ardura bazen jokotzar, ebasketa, zanpatze, berdin kabala edo gizon hiltze.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Azken egun hauetan Lapurdi itsasaldean ebasketak ugaritu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Bada ebasketa baten susmoa ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Behiala, Domingo Abaurreren azoteak probatuak zituen, ebasketa egiteagatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.

Bizkaian eta Nafarroan ere egin zituen ebasketak ustezko lapurrak.  Berria - Kultura   2004-07-15

Ez zuen, egia erran, ikerketa handirik eramateko baimenik erdietsi, karrikako iskanbilak, istripuak eta izenik gabeko beltzen edo txinatarren shopcenter-etako ebasketa urriak argitzeko salbu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.

-Jabetasuna Ebasketa Da! -oihukatu nion irriz, kanpoko hotzera nindoala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 219. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Joakinek berehala aurkeztu zuen bere burua boluntario ebasketa-ahaleginean laguntzeko.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 56. orr.

Polizaren arabera, lehergailu ebasketa bat ari zuten prestatzen.  Herria   2001-09-27

· Aseguratuak konpainiari bere enplegatuetako edozeinek egindako hutsegite, iruzur, diru-ebasketa edo lapurretaz parte emango dio.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus