Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebaska adlag isilka, gordeka.

Ebaska sartu nintzen, otsoen moduan, horrelakorik esan ahal baneza.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 110. orr.

Jende arteko tratua azokako tratuaren pare jartzen da, hitz zurien azpitik diru beltza dabil ebaska gure barrengo ixilpoltsetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

Sukarra dudala uste dut, baliteke orain atez ate ebaska dabilen gripea izatea ere.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 9. orr.

Elkar ezagutzen ez duten jendeen arteko jestu horiek, ebaska bezala eginak direlarik, badukete, ez idurian, adiera sakon zerbait, senditzen den erranahi bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

Askal orduko, bi musu eman zizkidan ebaska bezala eta gelarat jo zuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.

Eta ohore zuri, ñiñi gaixoari bi musu ebaska emanik amaizun batzuen eskuetan utzi behar duzularik egunarentzat.  Herria   2001-05-24

Musu laburra, kasik ebaska emana.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus