Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ebaporazioa edo lurrinketa prozesua ere, oxigenoarekin eta nitrogenoarekin nahastea eta kondentsazioa, eta euria, jakina, oso prozesu inportante eta garrantzi betekoak dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 366. orr.
Ebaporazioari gagozkiola, esan behar da ebaporatzen den guztia prezipitatzen dela, nahiz-eta ez izan euri modura edo ikusteko eta sentitzeko eran: edozeinetara ere, ur-kopurua eta ur-lurrin kopurua beti berdintsuan daude. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 366. orr.
Horri ebaporazioa eransten bazaio, eta hego haize bafada lehor eta iharren emana, lur azala zartatzerainoko egun erreak ere tokatu daitezke noizbehinka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.
Hilabete honen ezaugarri adierazgarrienak beroa, errea, lurrunketa edo ebaporazio prozesu ur xahutzailea, eta lehortea ditugu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.