Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebano 1 iz zuhaitz sendo eta luzea, zur gogor eta astuna duena; delako zuhaitzaren zura, kolore-beltza, zurgintzan oso aintzat hartua.

Bazegon arte-zurezko idazmahai bat, ebano berdez apaindua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 95. orr.

Inbutuaren horma guztiz leunak ebanoarekin nahastuko ziren, baldin eta lastertasun beldurgarriaz jiratuko ez balira.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Ebanozko makulu bat eramaten zuen beti eskuan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Armadura beltzez jantziriko zaldunak ahotik sua darien ebanozko zaldi gainetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 89. orr.

Margolan zurrunez apaindurik zeuden haren barneko gelak, eta ebanozkoa eta altzifrezkoa ziren sabaiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

Sabaietako zizel lanak, hormetako tapiz ilunak, zoruen ebanozko belztasunak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Bere aurpegi luze eta politak, bere begi beltzek eta ebano-koloreko bizar kizkurrak, tristeziak harrapatuak ziruditen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 80. orr.

Dedangoak ere bezero zenituen; itsas herri askok zurekin egiten zituen tratuak, boliz eta ebanoz ordainduz.  Elizen arteko biblia   Ez 27,15

2 irud/hed

Igogailuzainaren aurpegia ebanozkoa zen, bolizko inkrustazioez hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.

Azal zuri dirdiratsua, sudurra makur samarra, begiak ebano beltzezkoak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus