Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebanjeliko 1 izond Ebanjelioarena, Ebanjelioari dagokiona.

Frantzisko eta bere lehenengo bi lagunak ageri zaizkigu, eta testu ebanjelikoak Jesusen jarraipenari buruzkoak dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Honetara eraman zuen bizimodu berriaren hasieran aurkitzen den aholku ebanjelikoak, alegia, ondasunei uko egin eta behartsuei emateak (1 Er 2,4).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Haurra bataiatzeak eskatzen du ebanjelioaren mezua gauzatzea, ume hori balio ebanjelikoetan heztea.  Berria - Harian   2006-04-06

Apaizaren su ebanjelikoak eta apostolatu-antsiak politikara bideratu zirela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 191. orr.

Gezurrezko utopia ebanjelikoekin eta aingerukeriekin geure buruak engainatzen ibili gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 115. orr.

Jainkoaren eta beronen Fedearen egia hutsezinek akuilaturik, karitatearen zutoihaletan dotrinaren banderak jaso zituen, penitentziaren kuarteletan Gurutzearen armak, eta Jainkoaren hitzaren tronpeta ebanjeliko bilakaturik, ahotsa goratzearen eta bizioei zintzur egitearen alde jo zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.

Bere erruki txit santuagatik eman diezagula berak pobretasun guztiz baliotsu, maitagarri eta ebanjelikoa benetan maitatu, gorde eta apalki ikasteko grazia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.

2 izond/iz Ebanjelioari eta norberaren konbertsioari garrantzi berezia ematen dion sekta protestante bati dagokiona; sekta horretako kidea. ik ebanjelista 2.

Indartsua zen emakumeen presentzia Frantziskoren garaiko gizartean eta bizitza erlijiosoan, eta bereziki mugimendu ebanjelikoetan, ortodoxo nahiz heretiko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Eliza instituzionala baliogabetzen zuten beste hainbat mugimendu ebanjeliko edo kataroak bezalako mugimendu heretikoen aurrez aurre.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

AEBetako zentro ebanjeliko batetik sortuak ematen dute gazte afroamerikar horiek.  Berria - Kultura   2004-07-18

Erreformako paradigma ebanjeliko-protestantea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 18. orr.

PSOE prestatzen ari den legeak Espainiako Gobernuak Eliza Katolikoaren, Eliza Ebanjelikoarekin eta musulmanekin daukan akordioa betetzen duela argitu du.  Berria - Harian   2005-09-17

Gilbert Deya artzapezpiku ebanjelikoa estraditatzeko eskatu dio Kenyak Erresuma Batuari, haur trafikoagatik.  Berria - Gaiak   2004-09-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus