Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebanjelari iz Ebanjelioak idatzi zituzten idazleetako bakoitza. ik ebanjelista.

Literatur kritikaren ikuspuntutik begiraturik, jolas soila baino areago doan eztabaida iradokizunez betea da ebanjelariek Jesus ala Jesusek ebanjelariak sortu zituen jorratzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Sabaia irudi handiz margotua zuen, Jordaensen estilora; eskotaren angeluetan lau ebanjelariak, eta erdian Bibliatik hartutako irudi eta eszena batzuk ageri ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 26. orr.

Abere aska batean ezarri zuen -dio Ebanjelariak-, ez baitzegoen harentzako lekurik ostatuan. Ama ospetsu eta beti Birjina Maria txit dohatsuari; Mikel, Gabriel eta Rafael dohatsuei eta espiritu dohatsuen talde guztiei: serafin, kerubin, ahalmen, nagusi, aginte, botere, indar, aingeru eta goiaingeruei; Joan Bataiatzaile, Joan Ebanjelari, Pedro eta Paulo dohatsuei eta patriarka, profeta, haur errugabe, apostolu, ebanjelari, ikasle, martiri, aitorle eta birjina dohatsuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 917. orr.

Kristau tradizioan Joan ebanjelariari egozten zaio arranoaren sinboloa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Kristau familien artean, Mateo santu ebanjelari honen eguna data ezberdinetan ospatzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 368. orr.

Azken garaietako ebanjelari berri honek, paradisuko ibai bat balitz bezala, Ebanjelioko ur biziak mundu osora zabaldu ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Ebanjelariaren ahots bakartia Kristoren pasioa alemanez errezitatuz altxatzen zenean, iruditzen zitzaidan hizkuntza ezezagun batez kontatzen zuena nik urritik urtarrila arte jasan nuen proba zela.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus