Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irizpide desberdintasun nabariak daude ikerketa ebaluatu eta balioztatzeko orduan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 122. orr.
Saioaren analisia egiten eta geure buruaren lana ebaluatzen hasi ginen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 145. orr.
Zientziaren Filosofia estandarrak kontzeptuen tipologia desberdinak ezartzen ditu, euren alde onak eta txarrak ebaluatuz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.
Teoria arau-emaileek gure ekintzak ebaluatzeko irizpideak ematen dizkigute eta gertakizunen aurrean zer-nolako jokabidea hartu beharko genukeen agertu nahi dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.
Demagun, adibidez, gramatikak luzera bezalako ezaugarri soil baten arabera ebaluatzen ditugula. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.
Lau arlo ebaluatzen dira: irakurmena, ezagutza matematikoa, ezagutza zientifikoa eta buruketen ebazpena. Berria - Harian 2005-01-02
Pisa 16 urteko umeen gaitasunak neurtzeko eta ebaluatzeko azterketa da. Berria - Euskal Herria 2006-03-24
Azterketaren datu guztiak ikusgai daude Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen web orrian. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Legeak dio enpresa guztiek arriskua ebaluatzeko plana izango dutela. Berria - Ekonomia 2004-04-29
Martxan diren hizkuntza neurriak ebaluatzea, beraien aplikazio maila neurtzeko. Herria 2001-10-25
Teoriaren egiturei buruzko proposamen desberdinen alderatzea eta ebaluatzea zientziaren arazo filosofiko jakinen azterketan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.
Gure azken helburua, aurkeztutako gramatika bat ebaluatzeko, eta proposatutako beste gramatikekin erkatzeko bide objektiboa eskaintzea da, ez intuiziozkoa. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.
Espero dut askotarikoak, aberatsak eta berritzaileak izatea, eta jorratzen ditugun gaiak honakoak edo halakoak izanik ere, justiziaz ebaluatuak izatea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 375. orr.
Zoritxarrez beretako, mahai horren gogortasuna gaizki ebaluatu zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 247. orr.
Gizarteak horrela kritikoki ebaluatzen du transformazio sozionaturala (hots, progresoa) gauzatzen duen baliabide zientifiko-teknologikoen multzoa. Berria - Gaiak 2006-01-26
Azterketaren datu guztiak ikusgai daude Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen web orrian. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
ebaluatu beharko (3); ebaluatu du (3); ebaluatu eta (15); ebaluatu eta egiaztatzeko (3); ebaluatu eta ikertzeko (7); ebaluatzeko euskal (3); ebaluatzen dira (4); eta ebaluatzea (4); eta ebaluatzeko (9); irakas sistema ebaluatu (6); irakasleak ebaluatzeko (3); kalitatea ebaluatu (3); kalitatea ebaluatu eta (3); sistema ebaluatu (6); sistema ebaluatu eta (6); sistemaren kalitatea ebaluatu (3)