Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebakuntza (907 agerraldi, 164 liburu eta 325 artikulutan; ETCn 9.324 agerraldi) 1 iz gorputz bizi batean, zati hondatu bat erauzteko edo osatzeko, egiten den zernahi eragiketa. ik operazio.

Ebakuntzagatik izan ez balitz, honezkero lurpean izango zen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.

Hanturarena azaldu zioten gero, eta zirujauari ere deitu ziotela badaezpada, berriro ebakuntza egin beharra bazegoen ere.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.

Duela bi urte erabaki zuen urdaila txikitzeko ebakuntza egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Bost orduko ebakuntza egin zioten horretarako.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Alferrik da ebakuntza egitea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

Hiru aldiz baliatu naiz kirurgia estetikoaz, bi ebakuntza aurpegian eta bat bularretan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.

Bizkarreko ebakuntza bat egin behar zioten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 58. orr.

Katarataren ebakuntza egitea erabaki zuen, eta ondo atera zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

Belauneko ebakuntza egiteko eraman zuten ospitalera Portugaleteko presoa eta ospitalean zegoela antzeman zioten bai bihotzeko arazoa bai minbizia.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Biei ala biei ere belauneko lotailu gurutzatuetako ebakuntza egin zieten.  Berria - Kirola   2004-11-05

Hori ez dela askotan ikusten kartzinoma ezkataduna kentzeko egiten diren ebakuntzetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.

Astelehenean egindako ebakuntzan balbula bat jarri zioten bihotzean, presoak duen gaitz koronarioari aurre egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Pibot brasildarrari ebakuntza egin zioten abenduaren 23an kiste bat kentzeko.  Berria - Kirola   2004-01-07

Ebakuntza baten ondotik eta denbora guti barne urrundu zauku Pierre Fontan Salaberry Etxartekoa 69 urtetan.  Herria   2004-07-15

Lobulu frontaleko tumor baten lehen operazioa 1884an egin zen, eta sintoma psikiatriko hutsengatik egindako lobulu frontal baten lehen ebakuntza, berriz, 1888an.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Ebakuntza -dio txostenak- gorputzez erabateko emakumea izateko helburuz egina izan da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 181. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ebakuntza txiki bat behar duzu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Ebakuntza arin bat gaiztotu ostean hil zen umea.  Berria - Kultura   2006-05-07

Ebakuntza arrunta omen zen, arrisku apartekorik gabea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 135. orr.

Ebakuntza arriskutsu horrek ez duela bere arrebaren bizitza salbatuko.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 35. orr.

Bizirik atera nintzela joan den udazkenean egin behar izan zidaten ebakuntza larri hartatik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 165. orr.

Osakidetzako ebakuntza kirurgikoen batez besteko itxaronaldia 49 egunekoa izan da aurreko hilabeteetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Ebakuntza traumatologikoa eta kirurgia plastikoa dira atzerapen handieneko ebakuntzak, 60 eta 66 egun bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Premiazko ebakuntza egin behar izan zioten atzo.  Berria - Kultura   2006-02-18

Erietxetik deitu zioten larrialdiko ebakuntza bat egitera joan zedin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ebakuntza-eguna du Bennettek ostirala, eta mastektomia bat zeukan programatuta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Goizean goiz deitu zioten gizonari, ebakuntza egunaren biharamunean, lehenbailehen joan zedin ospitalera, konplikazioren bat sortua zela eta.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.

Ospitaleak, ebakuntza salak, kartzelak, prostituzio etxeak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 274. orr.

Ebakuntza-gela nikeleztatu bat eta gomazko eskularruak zituen zirujau bat nituela zain.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

Larrialdietako zerbitzuan sartu zirenean, artean bizirik zegoen Julio, baina ez zen ebakuntza-gelaraino iritsi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Gero, hari batetik eta bestetik tiraka, astebete eskas lehenago ebakuntza-gelan bertan joan zitzaien neska gazte harena kontatu zien, hantura kontrolatu ezinik egokitu zirela eta alferrik izan zirela ahalegin guztiak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.

Bi aukera, ebakuntza-mahaiaren gainean edo lurrean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 196. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irailaren 6an bihotz ebakuntza egin zioten Clintoni; Bigarren mehakezur-ebakuntza egin behar izan zidatean.  Berria - Mundua   2004-10-26

Galdetzen dio bular ebakuntza egin nahi duenari peto urdin batek figura baldartzen dion lagunak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.

-Sexu-ebakuntza egin duzu? -tartekatu zuen Anak galdera irrikatsua, Pilarrenak erantzuna jaso aurretik ere.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 55. orr.

Duela lau urte egin zuten lehen aldiz ozeanoz haraindiko telekirurgia ebakuntza bat.  Berria - Harian   2005-02-11

PRI alderdia finantzatzea leporatu diote, baita emaztearen estetika ebakuntzak enpresaren diruarekin ordaintzea ere.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaketan ebakuntza (3); aldaketan ebakuntza egiteko (3); azken ebakuntza (5); baina ebakuntza (7); begietako ebakuntza (3); begietako ebakuntza egin (3); behar da ebakuntza (3); belauneko ebakuntza (10); belauneko ebakuntza egin (4); beste ebakuntza (12); beste ebakuntza bat (10); bi aldaketan ebakuntza (3); bi ebakuntza (12); bi ebakuntza egin (6); bigarren ebakuntza (4); bihotzeko ebakuntza (10); bihotzeko ebakuntza egin (4); da ebakuntza (9); dio ebakuntza (4); diote ebakuntza (10); dira ebakuntza (4); du ebakuntza (4); dute ebakuntza (4)

ebakuntza amaitu (3); ebakuntza arriskutsu (3); ebakuntza bat (46); ebakuntza bat egin (21); ebakuntza batean (6); ebakuntza baten (15); ebakuntza baten zain (4); ebakuntza behar (5); ebakuntza beharrik (3); ebakuntza egin (193); ebakuntza egin aurretik (6); ebakuntza egin behar (31); ebakuntza egin beharko (12); ebakuntza egin berri (5); ebakuntza egin diote (12); ebakuntza egin ditu (3); ebakuntza egin dizkiote (5); ebakuntza egin eta (16); ebakuntza egin ondoren (8); ebakuntza egin ostean (3); ebakuntza egin zieten (4); ebakuntza egin zioten (36); ebakuntza egin ziotenetik (3); ebakuntza egin zituzten (4); ebakuntza egin zizkioten (6); ebakuntza egingo (14); ebakuntza egingo diote (9); ebakuntza egitea (15); ebakuntza egitea erabaki (4); ebakuntza egiteko (41); ebakuntza egiteko aukera (4); ebakuntza egiteko beharra (3); ebakuntza egiteko prest (3); ebakuntza egiten (9); ebakuntza egitera (4); ebakuntza eta (9); ebakuntza ez (3); ebakuntza gehiago (3); ebakuntza gela (4); ebakuntza gelako (5); ebakuntza gelan (20); ebakuntza gelara (11); ebakuntza gelatik (6); ebakuntza gogorra (3); ebakuntza hau (3); ebakuntza hori (9); ebakuntza horrek (4); ebakuntza horren (5); ebakuntza izan (3); ebakuntza jasan (3); ebakuntza kirurgiko (4); ebakuntza mahaian (3); ebakuntza mikel (3); ebakuntza ondo (7); ebakuntza ondo joan (3); ebakuntza ondoko (3); ebakuntza osteko (4); ebakuntza txiki (6); ebakuntza txiki bat (6)

edo ebakuntza (4); egin diote ebakuntza (4); egin zidaten ebakuntza (5); egin zion ebakuntza (3); egin zioten ebakuntza (20); egindako ebakuntza (3); egingo diote ebakuntza (4); eta beste ebakuntza (3); eta ebakuntza (32); eta ebakuntza egin (10); fimosiaren ebakuntza (3); hainbat ebakuntza (4); hainbat ebakuntza egin (3); hiru ebakuntza (4); jartzeko ebakuntza (3); kentzeko ebakuntza (3); lehen ebakuntza (6); osakidetzan ebakuntza (4); osakidetzan ebakuntza egiteko (3); ospitalean ebakuntza (3); ospitalean ebakuntza egin (3); premiazko ebakuntza (6); premiazko ebakuntza egin (4); sendatzeko ebakuntza (5); sharoni beste ebakuntza (3); txikitzeko ebakuntza (7); txikitzeko ebakuntza egin (4); urdaila txikitzeko ebakuntza (5); urdaileko ebakuntza (3); zen ebakuntza (4); zenuen ebakuntza (3); zidaten ebakuntza (6); zion ebakuntza (5); zioten ebakuntza (23); zuen ebakuntza (3); zuten ebakuntza (3)

ebakuntzan parte hartu (3); ebakuntzaren ondoren (9); ebakuntzaren ondorioz (3); ebakuntzaren ostean (5); ebakuntzaren zain (3); ebakuntzarik egin (6); eta ebakuntzaren (6); eta ebakuntzetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus