Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebakuatu (43 agerraldi, 6 liburu eta 22 artikulutan; ETCn 1.021 agerraldi) ebakua, ebakuatzen 1 du ad toki batetik, arriskugarria delako, han daudenak aterarazi.

Napoleonek Errusia inbaditu zuenean, Mosku ebakuatzeko agindu zuen, defendatu beharrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.

Herria itsasoz ebakuatu zutela kontatu nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 87. orr.

Zeren arazo nagusia hiria ebakuatzea baitzen, eta hori egiteko, biderik gehienak armaz eta gudariz zainduak zeuden.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 27. orr.

Hobe zela komentua ebakuatzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Santutegia ebakuatua izan da eta honen giltzak Marjaia erlijio agintaritzaren eskuetan daude.  Berria - Mundua   2004-08-28

Bilbo ebakuatzean Santoñara pasa zen; bertan desartilatu eta ondoren Bordelera.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 237. orr.

Dike bat lehertu da eta 5.000 lagun ebakuatu dituzte Errumanian.  Berria - Mundua   2006-04-19

1937an beste hogeitaka mila haur ebakuatu zituzten Frantziara eta Belgikara.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

Sri Lankako hotel batetik ebakuatu zutela jakin zen atzo.  Berria - Mundua   2004-12-29

Danubio ibaia bere maila gorenera iritsi eta milaka pertsona ebakuatu dituzte.  Berria - Mundua   2006-04-18

Hamar eta hamaika urte zeuzkaten ebakuatu zituztenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 27. orr.

2 (hitz elkartuetan)

1937ko martxoaren 20an iritsi zen Olerongo uhartean prestatutako udalekura Bilbotik abiatutako lehen ebakuatu multzoa, bost eta hamabi urte bitarteko 450 ume taldea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ebakuatu behar (4); ebakuatu behar izan (3); ebakuatu dituzte (5); ebakuatu zituzten (5); pertsona ebakuatu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus