Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebakortz iz ahoaren aurrealdeko hortz ebakitzailea.

Ahoa zabalik ageri du, ebakortzak bistan, baina ezpainak ez ditu inolaz ere moreak, itotako bati legokiokeen bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Nerbioaren tratamendu gogor bat ari zaizkit egiten, ebakortzetako batean gainera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 335. orr.

Bibotetxo fina dauka eta hutsune txikia ebakortz zuri eta zabal bien artean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

Hortzak ere palanka-sistema baten parte dira; 3,5eko desabantaila mekanikoa dago ebakortzetan, eta 1,7koa haginetan, hau da, mastekatze-lan gogorrena egiten den lekuan; haginek, bada, hortzek baino bi aldiz indartsuago estutzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus