Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orban, orezta, ebakiondo edo anputazioren bat? Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.
Kapitaina, aldiz, itsusia zen, aurpegia ebakiondo luze batek gurutzatzen zion, gaztetan muturrez aurrera pertz herdoildu baten gainera erori balitz bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.
Bazen edade ertaineko mulata bat, gizentxoa, bekokian ebakiondo bat zuena eta Willemi begirik kentzen ez ziona. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.
Ezinekoa iruditzen baitzitzaion, osagilerik onenen eskutan sendatua izanda ere, aurpegia eta soin guztia ebakiondo eta seinalerik gabe izatea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.
Begi gainean ebakiondo bat zuen eta hortik odol-tanta batzuk isurtzen ziren masaila, jaka eta alkandoraraino. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.
Ebakiondo belztu batek ezker-eskuin zeharkatzen zion bekokia. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.
Gordin gorririk baitirau oraino hire ebakiondoak daniar ezpataren menean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 166. orr.
Haritzezko enbor puska eskerga zen, txit astuna, ebakiondoz eta ildoxkaz josia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Hainbeste urte igaro ondoren ere, trintxera zaharren ebakiondoak nabaritu zituen lurrean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 55. orr.
ebakiondo bat (3)