Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ebakin bat zen, Parisko egunkari batetik moztua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.
Aldizkarietatik moztutako ebakin asko ere baziren. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 134. orr.
Mahaitik zutitu eta hormetako batera inguratuta, kortxozko panel handian itsatsi zituen txintxetaz bi argazkiak, beste argazki eta ebakin guztien ondoan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 203. orr.
Gauza bitxi asko dago bertan: errazionamendu-kartilak, Errepublika garaiko diruak, Tetuango postalak, Errealak Santanderren jokatu zuen Kopako finalaren gaineko kronikaren egunkari-ebakin horiztatua... Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 65. orr.
Beste ebakin bat hartu nuen eskutan: "Fusilamiento de Antxusa". Txillardegi «Putzu», 1999 - 218. orr.
Paper zuri tikia luzatu zidan, prentsa ebakinen ondotik hartuta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.
Nire ebakinen albuma mahai gainean utzi eta eseri egin nintzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 67. orr.
ebakin bat (3); ebakin liburu (3); ebakinen albuma (6); nire ebakinen albuma (3)