Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luzetara datozen lerro horiek buruetako beste zirkularrekin elkartzen diren lekuan elkar ebakiko dira, eta ebakigune horietan puntuak markatuko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.
Oholtxo batzuk jarri zituzten habeen burualdeak estaltzen, oraingo gure triglifoen antzekoak, eta argizari urdinarekin pintatu zituzten, habeen ebakigunea ezkutatu eta begira minik egin ez zezaten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.
Bi puntu horietatik elkar ebakitzen diren bi zirkulu egin behar dira, eta ebakigunetik eta hasierako zirkuluaren zentrotik pasatuz, lerro bat egingo da muturreraino, eta horrekin izango ditugu hegoaldea eta iparraldea markatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.
Lerroen norabideei erreparatzera mugatzen zen, zimenduetatik hasi eta gailurretaraino; eta elkar-ebakigunera zihoazen lerro zuzenen konbergentziari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 90. orr.