Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebakidura iz 1 ebakitzea; ebakia.

Arrano baten mokoa dirudi haren sudurrak, erbi batena bezalako ebakidura du goiko ezpainean, sufre-hatsa botatzen du ahotik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

"Ebaki egin ditu Jainkoak nire etsaiak nire bitartez, uholdeak ebakidura egin ohi duen bezala". Horregatik deritza toki hari Baal-Peratzim, hau da, "Ebakiduren Jauna".  Elizen arteko biblia   1 Kro 14,11

Norabide hori zuzen dezaket, nolabait, puntzoi honekin ebakidura paralelo bat eginez".  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

Hiru azaleren ebakiduraren bitartez: konoa, zilindroa eta torua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Izterrezur-buruaren zeharkako ebakidura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Nola zehaztu jarraitasun-eza pentsatzea zilegitzen duten kontzeptuak (atalasea, haustura, ebakidura, mutazioa, eraldaketa)?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.

2 matematikan, aldi berean bi multzo edo gehiagoko diren elementuen multzoa.

X baldin bada xelebreen multzoa eta z Xren eta C'ren ebakidura, elementu bakar bateraino murriztua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus