Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elementu nagusia karaitza da, ebaki eta pitzatuz markatutako harri txuria. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.
Gero, ebakia egingo dio hego artean, baina hegaztia bitan banandu gabe. Elizen arteko biblia Lb 1,17
Ebaki bat egin, hezur bat hautsi edo beste edonolako eraso bat gertatu eta ehuna kaltetu denean ere agertzen dira granulozitoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.
Diskoekin hainbat ebaki egiten zizkion harriari, blokearen barruko egitura agerian uzteko. Berria - Kultura 2004-10-08
Ikusten dena, egindako ebakiaren ordez ebaki zuta egiten badugu ikus ahal izango diren zuntz luzeen perspektiba da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 119. orr.
Goiko mutturrean ebaki bat zuela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.
Bere zauri txit sakratuak nire ebaki bakoitzaren gainean jarri ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.
Beste irudi batzuetan, lepoan ebakia zuen preso bat ageri da, inguruan soldaduak zituela. Berria - Mundua 2006-02-16
Ebaki bat masailan, beharbada goiz hartan bertan bizarra mozten egina. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.
Zimur bat, arrastoa utzitako ebaki bat, bestelako markaren bat. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 117. orr.
Ebaki handi baten sakaila zeukan belaunaren gibeletik goiti, otsolaharra makilan iduri. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 188. orr.
Ahoa, ezkerrerantz apur bat okerturik destain-imintzio moduko batean, ebaki bat bezalako mehar-zorrotza zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.
Horretarako, ebaki txiki bat egiten da eskrotoan -1 cm ingurukoa-, hau da, barrabilak biltzen dituen estalkian, espermatozoideak pasatzen diren hodiak moztu eta muturrak josteko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.
Amak, aldiz, ebaki larriak zituen. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Haien aurretik igarotzean, Malfoyren besoan ebaki sakon eta luzea ikusi zuen Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.
Sirius odola zeriola zegoen; ebaki sakonak zituen muturrean eta bizkarrean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.
Arrautza gisako ebaki sakon bat egin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.
Labanaz ebaki gurutzatu bi egin zizkidaten belaun gainean, izterreko zorne kopuru izugarria estutu, eta dena paperez bildu zidaten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.
Aurpegian alderik alde ebaki orbaindu bat zuen, ahoa gurutzatu eta kokosperaino zihoakiona. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.
Gaizki orbainduriko ebaki bat zeukan begitartean, alderik alde. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 426. orr.
Dena zauri, ubeldura eta ebaki bizi, batere garbitu, lotu eta olioz gozatu gabe. Elizen arteko biblia Is 1,6
Ontziak baino, ez ote dira aiztoarekin urari egindako ebaki ezinezkoak? Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 24. orr.
Bideak kosta inguruko gainetatik egiten zuen, mendia ebakiz, eta arbelezko geruza ia bertikalak uzten zituen agerian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.
Nahikoa da edozein kafetegitara sartzea kafea egin eta edateko mila forma ezagutzeko: hutsa, esnearekin, ebakia, amerikanoa, pattarrarekin, luzea, laburra... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Joselu... ebaki bat, mesedez! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.
-Ados, hiru birra... eta ebakia pinpirinarentzat! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 220. orr.
Hemen dituzue kafeak: hutsa eta ebakia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 127. orr.
Garai ez oso aspaldikoaz oroitu naiz, eta Gasteizko Marañón kafetegian ebaki bat eskatu, eta leiho ondoko mahaian esertzea atsegin izaten nuela, handik oinezkoei erreparatzeko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 305. orr.
Jokinek ebaki bat ekarri zuen beretzat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.
· Kafe ebaki bat eskatu zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.
ebaki handi (3); ebaki sakona (4); ebaki txiki (4); ebaki txiki bat (3)