Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebaketa (39 agerraldi, 19 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 1.021 agerraldi) iz ebakitzea; ebakuntza.

Edango dut... edango dut harik eta ebaketa bat eginez gero zaurietatik whiskya isuri arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 291. orr.

Altzairuzko bobinak prozesatuko dituen prentsa bidezko ebaketa linea automatizatu bat egiteko kontratua lortu du Fagor Arrasatek Txinan.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

Batzuk, hala ere, koadroaren laukizuzena proportzio "harmoniatsutan" banatzeko ebaketa-eredu "unibertsalak" proposatzera ere iritsi dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Edurne Pasaban eta Juanito Oiarzabal mendizaleei gaur egingo die ebaketa Kiko Arregi medikuak, Zaragozan.  Berria - Kirola   2004-09-16

Prepuzioak mozten dituen tipoa da mohel hori, goi-mailako zeregina da Moisesen erlijioan, baina gure Keni ebaketa egin ziona Noerengandik zegoen hurbilago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

Eskuin hankako belaunean ebaketa egin behar izan diote, eta sei hilabetez egongo da jokatu ezinik.  Berria - Kirola   2004-03-16

Tontakeria omen zen apendize-ebaketa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 74. orr.

Cos entrenatzaileak Ligan minutu gutxi jokatzen ari diren jokalariak zelairatuko ditu, eta horien artean litekeena da Josu Sarriegi berragertzea, meniskoetako ebaketa baten ondoren osatuta.  Berria - Kirola   2004-09-08

Tipo bat zegoen han, ebaketa-mahaiko hanketan kateaturik, nik dakit zer arraio salmodiatzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 25. orr.

Aldamenean zeukan alaba, benetako kirurgia-ebaketa balitz bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.

Eta betaurreko biribil haiek, ebaketa gelako argi itsugarrietan dir-dir.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ebaketa egin (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus