Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gozamena topatzen zuen xehetasun bakoitzean, itxuraren fintasunean, jauskeraren edertasunean, ebakeraren berezkoan, izur baten, kurba baten mugimenduan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.
Emakumezkoetan, Rosi Labakak esku ez hartzea erabaki zuen, eta Urkolak ebaki zuen saila azkarren eta ongi eutsi zion lehen postuari ebakeragatik ez zutelako hainbeste zigortu. Berria - Kirola 2004-06-01
Teon Izmirrekoa (zenbakien teoria), Menelao (ebakera konikoak). «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.
Haren itxura zurbil eta izutua alde batera, Ron ez zegoen Crabberengandik bereizterik: haren ile-ebakera berbera zuen, buruan katilua sartuta moztuta bezala, eta haren gorila-beso luzeak zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 184. orr.
Burua biluzik, kapelua eskuan, moskutar ebakerako jaka alemaniarra soinean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.
Jakina da bokalak direla ebakera irekienak, ez dela igurtzirik sortzen, baina badela bokalen artean nolabaiteko ahoskune desberdintasuna. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.
Txistukari biak afrikatu baten bidez ahoskatzeak bilkuraren ebakera errazten duen bitartean, hotsa indartu egiten du. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.
Egia da halaber ebakera laxoak silaba luzeetan gertatzen direla, eta silaba laburrak arta handiagoa eskatzen du. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 187. orr.
Aurrenetako egun batean frantsesaren eta ingelesaren ebakeraz hitz egin zenigun, ingelesa zailagoa zela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.
Zer dela eta gerta daiteke grafiaren eta ebakeraren arteko egokitasunik eza? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 55. orr.
Errazagoa da, ebakeraren aldetik, kontsonante bilkura osoan ahoskunea berdintzea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.
Afrikatuetako hersketa poliki irekitzen da, denbora batez ebakera-organoak elkarrengandik nahiko hurbil daudelarik, tartetik igarotzen den aireak igurtzi zarata atera dezan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.
Irakasten zena izen horien bitartez adierazten ziren ideiak zirela, eta ez letren ebakera soila, inolako ideiarik gabea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 159. orr.
baten ebakera (3); ebakeraren aldetik (3); ebakeraren kalitatea (3); eta ebakeraren (5); grafiaren eta ebakeraren (3)