Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desarroilo (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian garapen agertzen da) iz garapena.

Erlojupekoa gogorra izan da, zuzenguneetan desarroilo handiak mugitzekoa.  ETC-prentsa   Berria, 2004-07-25

Batetik, nire zalantza zen denok ailegatuko ote ginen esprintera, eta bestetik, Dave Bruylandtsek desarroilo handia mugitzen du eta hark abantaila pittin bat hartuz gero, beldur nintzen hura ez ote nuen harrapatuko.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-02-23

Zertarako du, bada, 45-60 urtetako gizaseme batek, esperientziaren bidez eta bere nortasunaren desarroiloaz, gaitasunean (kapazitatean) gailurra jotzea, edozein zernola dela eta momentuz bere jakintza eta lanbide alorretik at geratu behar badu, lana egiteko modurik gabe?  ETC-prentsa   Argia, 2002-07-21

Mailegurako aukerak oso itsusiak ziren: desarroilo eta debelopamendu.  ETC-prentsa   Berria, 2018-10-02

LUR editoriala euskal literatura eta kultura inprimatu aurrerakoiaren desarroiloak gaur egun dituen beharkizunei erantzun bat ematen saiatzen da.  ETC-prentsa   Berria, 2019-08-30

Maitatzea zera da, hondo hondoan: pertsonaren desarroilo osoa zuzpertzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eusebio Osa belaunaldi baten lekuko, Pako Sudupe, EHU, 2013

Jakintza "teknikoa" ere ez da, desarroilo kulturalaren lorpena alegia: gizonak bere zuhurtasunaz deskubritu, edo pedagogia egoki batez ikasi, egin lezakeena.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Erlatibismoaren egiak, Andoni Olariaga Azkarate, UEU, 2019

Eraikuntza arrazionalista da eta desarroilo horizontal handia du.  ETC-entziklopedia   Goya gasolindegia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus