Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dutxatu, dutxa, dutxatzen da ad dutxa hartu.

Berriz dutxatu nintzen eta jantzi egin nintzen, presarik gabe.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 161. orr.

Handik, dutxaturik eta bizarra egina kanporatu nintzen, hamahiru minutu geroago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.

Dutxatu eta diskotekara joango zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 429. orr.

Goizetik gauera, etengabe dutxatzen nintzen: gorroto dut izerdia, gaixorik zaudela ematen baitu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Gure aita bezala, ama ere ur hotzarekin dutxatzen zen, eta biek ala biek eskularru ongi latzak zituzten dutxatu eta gero igurtzi eta berotzeko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Gu dutxatu bitartean gure arropak desinfektatu egingo ei dituzte.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 99. orr.

Togasek dutxatu berriaren freskotasuna agertzen zidan, arratsaldeko lauretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dutxatu berria (7); dutxatu bitartean (3); dutxatu egin (6); dutxatu eta (13); dutxatu eta gero (3); dutxatu ondoren (3); dutxatu zen (3); dutxaturik eta (3); dutxatzen ari (12); dutxatzen ari zela (4); dutxatzen ari zen (4); dutxatzen nintzen (3); dutxatzen zen (8); dutxatzera eta (3); elkarrekin dutxatu (3); eta dutxatzeko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus