Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dutxa 1 iz goitik behera datorren uraz hartzen den bainu mota; horretarako tresna.

Dutxa ere egundoko asmakaria baitzen Mikelentzat, umetan bainatzea gorroto izan zuen ume handi harentzat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 61. orr.

Dutxa bat, errepikatu nuen berriro ere neure artean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

Berehala konturatu zen, ordea, haginak garbitu behar zituela eta dutxa hartu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 67. orr.

Dutxa hartu eta gero.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 170. orr.

Dutxa eta ostatua dituzte zuetarik gehienek gogoan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 174. orr.

Dutxa azpitik atera nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Berokia kendu eta dutxa ireki dut ura berotuz joan dadin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.

Batzuetan, izara artean, eta, bestetan, dutxan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 296. orr.

Betidanik behar izan du dutxako ura ia irakiten egotea, baita udan ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.

Goizaldera atertu zuen, bat-batean, dutxa ixten duzunean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Paretako lauzak, armairuak, botiken tiraderak, konketa, bainu-ontzia eta dutxa, komun-ontzia... den-dena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

-Hartu dutxa eskuan eta garbituidazu jaboia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Dutxako alkatxofarekin jaboia kentzen ari nintzaion, begiak ireki zituenean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.

-Dutxa konpondu beharko da hala ere...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 110. orr.

Dutxen eraikina tren geltokitik hamar bat minutura zegoela konturatu gara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.

Hondartzetan ere dutxek funtzionatzen segituko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

2 (izenondoekin)

Izerditan blai, etxera itzultzen naiz dutxa arin bat hartu eta arropak aldatzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 213. orr.

Esnatu da, kafea hartu du, dutxa azkar bat, jantzi, eta metrorantz abiatu da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 141. orr.

Dutxa goxo bat hartu dute.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Dutxa on batek mesede egingo zidala erabaki nuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 66. orr.

Hobe izango zen tarte hori betetzearren etxera inguratu eta dutxa on bat hartzea gaua iritsi baino lehen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 59. orr.

Dutxa bero baten ondoren gizaki sentitzen zen berriz ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 11. orr.

Dutxa hotzez baretu gintuzten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 109. orr.

Ez zen dutxatu, ostera; ez zitzaion goizeko dutxa gustatzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.

Eguneroko dutxa ere ez da aski, gure ume-denboran astean behingoa -larunbaterokoa- aski eta gehiegi zelarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Udalaren dutxak: etxerik ez dutenek edo edukita ere, euren burua garbitzeko arazoa dutenek Zabala kalean dituzte dutxa publikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

3 irud/hed

Mediku naziek ere bata zuria janzten zuten, hala egoten ziren Krematorium-eko gaseztatzeko dutxen aretoko leihatilatik beha.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.

4 (hitz elkartuean)

Dutxa-soinua entzutean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus